Txile
Txilek ekonomia egonkorra du; finantza-sektore sendoa eta lege nahiz politika arloko egonkortasuna. Horrek guztiak atzerriko zuzeneko inbertsioari mesede egiten dio. Meatzaritza-industria sendoak, munduko garrantzitsuenetakoak, energia berriztagarrien moduko sektoreetako aukerak eta azpiegituren asmo handiko planek Hego Amerikako merkaturik erakargarrienetakoa egiten dute Txile.
Meatzaritza, energia eta azpiegituren sektorean aukera handiko herrialdea
Txile merkatu libreko ekonomia da, eta politika publikoak eta makroekonomia egonkorrak izan ditu bere historian. Kobrearen munduko ekoizle eta esportatzaile handiena da, eta litio-ekoizle garrantzitsua. Gobernuko presidente Gabriel Boricek zenbait erreforma egiteko asmoa du: meatzaritza-erregalia berriak eta enpresen klimari eta herrialdeko inbertsioei eragin diezaiekeen ingurumen eta lan-araudi zorrotzagoak, esaterako.
Alberto Fernández
Enpresa arloko arduraduna
EUSKADIKO ORDEZKARITZA TXILEN
Av. Apoquindo 3669 of. 802, Las Condes -Santiago de Chile
+56 2 2 206 18 20
* Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:00-17:00