Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Gure ikuspegia

Enpresa esportatzaileentzako zerbitzuak

Zerbitzu-zorro berria enpresaren premietara egokitzen da eta enpresen profilen arabera zatikatuta dago. Gaitasun propioak eta agente kolaboratzaileenak uztartzen dituen eredu berria.

Adimen lehiakorra

Esportatzaile Potentzialentzako
oinarrizko zerbitzuak

Esportatzaileentzako
zerbitzu aurreratuak

  • Aukerak identifikatu eta baloratzea
  • Lehentasunezko sektoreei buruzko informazio segmentatua eta gaitasuna tokian tokiko balio-kateetan sartzeko
  • Merkatu-adimena: Herrialde-fitxak / CIVEX / Interes merkatuen azterlan konparatiboak
  • Lizitazio multilateralak
  • EBrekiko konexioa

Nazioartekotze arloko aholkularitza

Esportatzaile Potentzialentzako
oinarrizko zerbitzuak

  • Misioak antolatu
  • Azoketara azaldu
  • Laguntza
  • Agendak egin
  • Enpresen lehiakideak aztertu
  • Banatzaile eta kanal komertzialak bilatu
  • Hornitzaileak eta zerbitzuak identifikatu
  • Bezeroak identifikatu
  • Araudietarako laguntzak
  • Muga-zergen tramiteei buruzko informazioa
  • Marka erregistratzeko laguntza. Produktua edo zerbitzua homologatu
  • Lege-aholkularitza
  • Tokian tokiko enpresei buruzko ikerketa

Esportatzaileentzako
zerbitzu aurreratuak

  • Diplomazia korporatiboa
  • Nazioarteko softlanding-a
  • Laguntza birkokapenak eta itzulerak egiteko
  • Erosketetarako aliatuak, bazkideak nahiz enpresak bilatu
  • Jomugako partzuergoak bilatu
  • NEW  Nazioarteko negoziazioa eta bitartekaritza
  • NEW Zerbitzu geografiko / sektorialen plataformak sortu
  • NEW Study Trips

Giza baliabideak

Esportatzaile Potentzialentzako
oinarrizko zerbitzuak

  • Langileak bilatzeko laguntza
  • Profesional partekatuak

Esportatzaileentzako
zerbitzu aurreratuak

  • Goi-mailako kualifikazioko pertsonak atzeman
  • Nazioarteko bekak

Finantzaketa

Esportatzaile Potentzialentzako
oinarrizko zerbitzuak

  • Nazioarteko ezarpenak, finantzaketa jomugan

Esportatzaileentzako
zerbitzu aurreratuak

  • Nazioarteko ezarpenak, finantzaketa jomugan
  • Erosketak
  • Premia espezifikoak

Lehentasunezko sektoreak

Sektoreak lehenesteko irizpideak finkatu ditugu fokalizazio eta espezializazio ahaleginak gidatzeko RIS 3 estrategiaren arabera.

Gure enpresa-ehuna maila teknologiko altua eta hazteko potentzial handia duen eremu baterantz dibertsifikatzeko apustuaren barruan, hiru lehentasun zehaztu dira: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Biozientzia/Osasun binomioaren arteko konbergentzia. Eremu horiek aukeratu dira Euskadi dagoeneko oso espezializatuta dagoelako eta nazioartekotzeko gaitasun handiak dituelako.

Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiak eremu estrategikotzat hartu ditu Energia eta Fabrikazio Aurreratua.

Fabrikazio aurreratua

Fabrikazio aurreratuak eragina du euskal ekonomiaren sektore industrial garrantzitsuenetan, funtsezkoa da gure herriaren tradizio industrialean, eta fabrikazioarekin lotutako gaitasun teknologiko handiak ditu.

  • Automozioa
  • Aeronautika
  • Ontzigintza eta Burdinbideak
  • Makina-erreminta
  • Ekipo ondasunak
  • Metalen eraldaketa
  • Erlazionatutako zerbitzuak

Energia

Gure Energia sektoreak baditu jadanik katebegi guztiak (sorkuntza, garraioa eta banaketa), eta bere industria osagarria. Nazioartean lider diren enpresa handiz osatutako sektorea, jadanik badituena Euskadin gaitasun teknologiko handiak materialetan, nano-teknologian, fabrikazio teknologietan zein IKTetan.

  • Argindarra
  • Petrolioa eta gasa
  • Energia berriztagarriak

Biozientziak eta Osasuna

Sektore garrantzitsu bat da, Euskadiri aberastasuna eta balio erantsia ematen diona tarteko direla I+G-ko inbertsio indize altuak, goi-mailako kualifikazioko enplegu eskaintza eta nazioarteko ikuspegia.

Aukera-lurraldeak

  • Elikadura
  • Ekosistemak
  • Hiriko habitata

Lehentasun geografikoa

Lehentasun geografikoko hiru maila zehaztu ditugu laguntza-eredu berria garatzeko, ahaleginak zentratuz Euskadirentzat interes eta potentzial handiena duten arloetan.

Basque Trade & Investment bulegoko sarearen mapa

1. Lehentasuna

AEBak, Mexiko, Alemania, Txina, Erresuma Batua, Italia

  • Merkatu estrategikoak
  • Sektore eta enpresa garrantzitsuenen helburuetan daude
  • Planaren helburua: Enpresen nazioartekotze-prozesuaren lehentasunezko ardatza

1. Lehentasuna

Frantzia, Errusia, Kolonbia, Brasil, India

  • Fokua zenbait sektore eta enpresatan
  • Enpresa hazkunderako potentzial handia
  • Planaren helburua: Jarraipen merkatuak

Esplorazioa

ASEAN (Singapur, Malaysia, Indonesia, Thailandia), Japonia, Hego Korea, Ekialde Ertaina, Iran, Maroko

  • Hazkunde potentzial handiko urruneko merkatuak
  • Planaren helburua: Ezagutza sortu