Singapurreko enbaxadorea Euskadi bisitatu du Lankidetzarako aukerak identifikatzeko

Ms. Chua Kheng Yeng Jennie Singapurreko enbaxadoreak Euskadi bisitatu du herrialde hartako Kanpo Arazoetako Ministerioaren ordezkariarekin, Ms. Michelle Tan, eta ‘Enterprise Singapore’-eko Europako Mendebaldeko eta Ameriketako zuzendaria den Ms. Adeline Tay, batera. Basque Trade, SPRI Taldea Nazioartekotzeko Agentzia, ordezkaritzarekin bildu zen, bi herrialdeen arteko aldebiko harremanak eta elkarrekintza publiko-pribatuko bide posibleak aztertzeko. Bilera horren emaitza, … Read more

Leer más >

Euskal produktuak Erresuma Batuan merkaturatzeko ziurtagiri berria

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Bilbon antolatu duen jardunaldian ezagutzera eman dira euskal enpresek Brexitaren ondoren (2021ean ezarri zen) bete behar dituzten baldintza berriak euren produktuak Erresuma Batuan merkaturatzeko. Datorren urtarriletik aurrera nahitaezkoa izango da UKCA ziurtagiria izatea Erresuma Batuan saldu ahal izateko. Gaur egun CE markaketa (Europar Batasunean erabiltzen dena) duten produktu gehienak … Read more

Leer más >

BasqueTradek Kuban dauden Euskal Enpresarien Erakundearen (‘AEVC’) asanblada nagusian partehartuko du.

AEVC-k 2001etik hainbat sektoreko euskal enpresak biltzen ditu erakundearen baitan, Kubako Erakunde, Entitate eta Enpresekin harreman ekonomikoak sustantu eta indartzeko helburuz. Aktibitatean daramatzan bi hamarkada luzeotan erreferentzia esanguratsua bilakatu da uhartean dauden euskal enpresen artean, baita Kuban negozioak finkatu nahi dituzten enpresentzat ere. Erakunde horren batzar orokorrean izan dira, halaber, Enbaxadako Agregatu komertziala René Manuel … Read more

Leer más >

Cover Systemsek korrosioarekiko eta metalekiko erresistentzia handiko estaldura termoplastikoak aplikatzen ditu

Juan María Lacostek 1985ean sortua, Cover Systems Hernanin egoitza duen enpresa bat da, bezeroei metaletarako estaldura termoplastikoak eskaintzen espezializatua. Konpainia gipuzkoarra ontzigintzara bideratuta jaio zen eta bere ia 40 urteko ibilbidean eboluzionatzen joan da, hainbat sektore barne hartzeaz gain, hala nola uren sektorea (gezatzeko makinak, edateko uraren hornidura…), hiri-altzariak, automobilgintza, trenbide-sektorea, osasungintza, Offshore sektorea, sektore-elektrikoa … Read more

Leer más >

Txostena: Automozioko osagaien merkatua Mexikon

Herrialde latinoamerikarra helmuga estrategiko bihurtu da nazioarteko enpresentzat, kostu lehiakorrei, elektrifikazioaren arloko gero eta pisu handiagoari eta USMCA merkataritza-akordioak eskaintzen dituen abantailak direla eta. Basque Trade & Investment-en arabera, Mexiko ibilgailuak ekoizten dituen seigarren herrialdea da munduan, eta bosgarrena automobilgintzako osagaien ekoizpenean, 94.000 milioi dolarreko merkatu-balioarekin. Ibilgailuen ekoizpena %9,4ko urteko hazkundea izango du 2025era arte, … Read more

Leer más >

Frigolan: “Izaera berritzailea dugu hozte industrialaren sektorean, eta horretarako lankidetzak hobetzea funtsezkoa da”

Frigolan Zestoan (Gipuzkoa) egoitza duen enpresa da. Hoztearen sektorean espezializatuta dago, diseinu eta ingeniaritza lanak eta mantentze-lanak eskainiz. Gorka Eizmendi Loriz Frigolaneko gerenteak dioenez, “enpresak elikagaien industriarekin eta ontzi-arrantzaren sektorearekin egiten du lan batez ere. Gure ohiko bezeroak ekoizpen-prozesuak egokiak izateko hotza beharrezkoa duten enpresak dira.”    Ontzigintzan, harrapaketak izoztuta mantentzea da bere funtzioa. Duela gutxi, … Read more

Leer más >

Walter Pack, berrikuntza eta mugikortasun iraunkorraren abangoardian automobilgintzaren sektorean

Klima- eta ingurumen-krisiak funtsezko aldaketak eragin ditu industrian; eraldaketa hori oso erraz ikusten da automobilgintzaren sektorean, trantsizio handia izaten ari baita zero isuriko ibilgailuen ekoizpenerantz eta errekuntza-ibilgailuen erabateko ordezkapenerantz.   Mentalitate-aldaketa horrek erronka handiak sortu ditu urte gutxitan, eta sektoreak horiei erantzun behar die. Besteak beste, ibilgailuak elikatzeko energia berdea erabiltzea, fabrikak eta bulegoak deskarbonizatzea, produktuen … Read more

Leer más >

Tapia Bavarian bizi den euskal komunitatearekin bildu da eta enpresa-agenda trinko bati ekin dio. Lehendakaria ere gehituko zaio

Tapiak, gainera, Trumpf, Festo eta Bayer multinazionalen egoitzak bisitatuko ditu Eusko Jaurlaritzak antolatuta Bavarian bizi diren euskal komunitateko profesionalek bart bilera egin dute, Euskadik Munichen duen ordezkaritza komertzialaren egoitzan. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak ekitaldi sozial horrekin ekin dio aste osoan Alemanian izango duen agenda trinkoari. Iñigo Urkullu lehendakaria batuko zaio biharko … Read more

Leer más >

Plastikoak eta compositeak mekanizatzen dituen Bronymec ETEa fabrikazio gehigarrian murgildu da

  Bronymec Elgoibarren kokatutako ETE bat da, plastikozko piezak mekanizatzen dituena energia, burdinbideak, farmazia, elikadura eta makina-erreminta bezalako sektoreentzat. Duela 27 urte sortutako enpresa honen epe laburreko erronketako bat da pieza arinduak egitea fabrikazio gehigarria erabiliz. Bronymec-ek SPRI Taldearen laguntza jaso du Basque Digital Innovation Hub-ek martxan jarritako BDIH Konexio programaren bidez, zeinak euskal ETEen eskura jartzen baitu … Read more

Leer más >

Basque Trade & Investment-ek “Automotive World”, “CES”, “Metalex” eta “Toyota Business Fair 2022” ekitaldiak hurbildu dizkio euskal enpresari

BasqueTrade-k 2022ko lehen hiruhilekoan Japonian, Estatu Batuetan eta Thailandian egin diren lau azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura: Automotive World 2022 (2022ko urtarrila, Tokio) CES 2022 (2022ko urtarrila, Las Vegas) Metalex 2022 (2022ko martxoa, Bangkok) Toyota Business Fair 2022 (2022ko martxoa, Aichi – Japonia)   Txosten horiek interesatuta dauden … Read more

Leer más >