Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Adimen Artifiziala (AA) protagonista izan da aste honetan, euskal ordezkaritza batek Italiako Emilia-Romaña eskualdera egin duen bisitaren harira. Eskualde hori berrikuntza teknologikoan aurreratuen dagoen Europako eremuetako bat da. Misioari esker, AAren eskualde ekosistema bertatik bertara ezagutzeaz gain, aliantza estrategiko posibleak aztertu eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutu dituzte, Euskadik esparru horretan garapen eta posizionamendu … Read more

Leer más >

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Turkian finkatutako bederatzi euskal konpainiako ordezkariek aste honetan Istanbulen egin den “Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities” topaketan parte hartu dute. Basque Trade & Investment-eko (BasqueTrade) Turkiako bulegoak, SPRI taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, antolatu du ekimena. Jardunaldiaren helburua esperientziak partekatzea, negozio-aukera berriak identifikatzea eta Euskadiren eta herrialde transkontinentalaren arteko harreman … Read more

Leer más >

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Poloniako Varsovia hiriak ReBuild Ukraine 2025 jaso du hilabete honetan, Ukrainan garatzen ari diren berreraikitze proiektuak aztertzeko topagune nabarmena. Ekitaldi horri esker, lankidetza-aukera zehatzak identifikatu dira herrialdea berreskuratzeko sektore estrategikoetan, besteak beste, azpiegituran, energian, etxebizitzan, uraren kudeaketan edo digitalizazioan. Testuinguru horretan, Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak zeregin nabarmena izan du, eta euskal enpresei … Read more

Leer más >

Alemaniako CDI Delegation Tour 2025 ordezkaritzak berrikuntzari eskainitako jardunaldi batekin amaitu du bere programa Euskadin

Alemaniako CDI Delegation Tour 2025 enpresa misioak, Alemaniako Industriaren Konfederazioak (CDI) berrikuntzan liderrak diren Europako eskualdeekin lankidetza indartzeko bultzatuak, joan den ostiralean amaitu zuen bere programa Euskadin, teknologiari, jasangarritasunari eta industria lankidetzari buruzko jardunaldi batekin. Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntza-polo nagusietako bat den Zamudioko Parke Teknologikoa izan zen azken jardunaldiaren geltokia, eta ordezkaritzak zuzenean ezagutu ahal … Read more

Leer más >

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Jauregi: “Alemanian —makina-erremintaren euskal sektorearentzat merkatu garrantzitsuena da— gure industriaren eskaerak eta fakturazioa % 14 igo dira aurten” Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira  Euskadiko 32 enpresak parte hartuko dute aste honetan Alemaniako … Read more

Leer más >

Euskadik Bavierakin duen aliantza estrategikoa indartu du trantsizio energetikoaren arloan

Bavarian berrikuntza eta enpresa lankidetza bultzatzen dituen Bayern Innovativ erakundeko ordezkaritza bat Euskadin izan da aste honetan, euskal ekosistemarekin aliantza estrategikoa indartzeko eta energia trantsizioaren arloan aukera berriak aztertzeko. Energia eta Eraikuntzako zuzendaria den Oliver Mayer doktorea eta Bavariako Energia Klusterreko zuzendaria den Christopher Ziegler buru zituen bisitak esperientziak partekatzeko eta euskal energia sektoreko eragile … Read more

Leer más >

Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte

Frantziako energia-sektorea Frantzia erreferentziazko herrialdetzat finkatu da Europan energiaren arloan. Halaxe iradokitzen dute adierazle makroekonomiko nagusiek, izan ere, horien arabera, herrialdea ingurune erakargarria bere dimentsioagatik, BPGren hazkundeagatik, industria-ekoizpenagatik, langabezia-tasagatik, merkataritza arloko irekieragatik eta herrialde-arriskuagatik. Gainera, Frantziako laneskua oso kualifikatuta dago eta hango biztanleek prestakuntza-maila ona dute. Merkatu hau sakon aztertzeko asmoz, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade … Read more

Leer más >

Polonian finkatutako euskal enpresek loturak indartu dituzte Varsovian antolatutako topaketan

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Poloniako bulegoak herrialde hartan finkatuta dauden 18 euskal enpresa bildu ditu aste honetan Varsovian, esperientziak partekatu, baterako erronkak identifikatu eta merkatu estrategiko horretako euskal presentzia sendotzea xede zuen topaktea batean. Jardunaldian, interes partekatuak dituzten Ukrainako bi konpainiak ere parte hartu dute. Ekitaldiko buru … Read more

Leer más >

Robotikak eta automatizazioak Euskadiren eta Txekiar Errepublikaren industriarako dituzten aukerak aztertu dituzte

 Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Libor Sečka Txekiar Errepublikako enbaxadorea bi lurraldeen arteko harremanak estutzeko bildu dira. Topaketa Txekiar Enbaxadak eta Czech Trade erakundeak Bilboko Merkataritza Ganberan antolatutako “Aukerak robotikan eta automatizazioan” jardunaldi ekonomikoaren barruan egin da. Mintegiak Basque Trade & Investment – SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntza izan du, … Read more

Leer más >

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai

Europa osoko enpresa-liderrak, erakundeen ordezkariak eta garapen ekonomikorako agentziak Bruselan bildu dira aste honetan, Ukrainaren susperraldi ekonomikoa eta Europar Batasunean (EB) pixkanaka-pixkanaka egin beharreko integrazioa ardatz dituen EU–Ukraine Business Summit 2025 foroaren kariaz. Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia, prozesu horren inguruko eztabaida instituzional … Read more

Leer más >