Produktu eta teknologia berriei buruzko txostenak automozioko nazioarteko erakusketetan

Basque Trade & Investment-ek ?The Battery Show, ?JSAE Automotive Engineering Expo?, ?JEC World?, ?Vienna Motor Symposium?, ?WCX? eta ?World Smart Energy Week? 2022 ekitaldiak hurbildu dizkio euskal enpresari

BasqueTrade-k 2022ko bigarren hiruhilekoan Japonian, Estatu Batuetan, Vienan, Frantzian eta Alemania egin diren sei azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura:

  • World Smart Energy Week 2022 (2022ko martxoa, Tokio)
  • WCX 2022 (2022ko apirila, Detroit)
  • Vienna Motor Symposium 2022 (2022ko apirila, Viena)
  • JEC World 2022 (2022ko maiatza, Paris)
  • JSAE Automotive Engineering Exposition 2022 (2022ko maiatza, Yokohama – Japonia)
  • The Battery Show Europe 2022 (2022ko ekaina, Stuttgart)

 

Txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; jaso nahi dituztenek nahikoa dute hori jakinaraztea posta elektroniko honetan: mzarraonaindia@basquetrade.eus

Dokumentuetan jasota daude azoketan erakutsitako produktuen argazkiak, eta baita ere hainbat datu parte hartu zuten konpainiei, TIER 1 garrantzitsuenei eta oraindik hain ezagunak izan ez arren hazten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten ari diren player berriei buruz.