Lanikek Dohara eraman ditu bere estalkiak, munduko aireportu garrantzitsuenetako bat

Lanik nazioartean presentzia handiena duen euskal enpresetako bat da. Fatxada estaliak eta egitura erretraktilak diseinatzen, fabrikatzen eta muntatzen ditu. Egoitza nagusia Donostian duen enpresa honek, gainera, bost kontinenteetan banatutako ordezkaritzak ditu, besteak beste, Frantzian, Italia, Qatarren, Australian, Chilen edo Mexikon. Susana Lasa, Laniken zuzendari nagusiak azaldu duenez, “gai gara proiektu interesgarriak atzemateko eta horiek azkar … Read more

Leer más >

“Steel Industry Decarbonisation and Use of H2”, BasqueTrade – SPRI Taldeak SIDEREXekin batera antolatutako online mintegia

Azken urteotan, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea kezka bihurtu da mundu osoan. Altzairuaren industria CO2 gehien isurtzen duenetako bat da, eta zeregin garrantzitsua du klima-aldaketaren aurkako borrokan; izan ere, haren ekoizpen-prozesuak berotegi-efektuko gasen isurketa globalen % 7 eragiten du.   Funtsezkoa da irtenbideak aurkitzea emisio horiek murrizteko eta ekonomia iraunkorrago baterantz aurrera egiteko. Hori dela eta, … Read more

Leer más >

GHIk hamabi I+G proiektu ditu martxan bere ekipoen digitalizazioa eta deskarbonizazioa handitzeko

Birziklatzea, deskarbonizazioa eta digitalizazioa. Hiru ardatz horietan oinarritzen da GHI Smart Furnaces enpresak jarraitzen duen estrategia. Galdakaoko enpresak industria-labe adimendunak egiten ditu mundu osoko 48 herrialde ezberdinetako bezeroentzat eta I+G+b arloan bere jarduera indartzearen aldeko apustua egin du, bere diru-sarreren % 5 baino gehiago bereganatzen baititu. Gaur egun I+Gko hamabi proiektu ditu irekita, “hiru zati … Read more

Leer más >

Ventipet: «Biriketako aireztapena ebaluatzeko erreferentziazko estandar berria izatea da helburua»

CIC biomaGUNEko ikertzaileek Ventipet garatu dute, biriketako aireztapena ebaluatzeko diagnostiko-tresna iraultzailea. “Erradiofluoratutako gas kaltegabe batean oinarritzen da, eta, horri esker, biriketako gas-edukia zehatz-mehatz ikus daiteke arnasketa-prozesu osoan”, Merari Tumin Chevalier doktoreak, ikerketa-taldeko kideetako batek, azaldu duenez.   Ventipet positroien igorpen bidezko tomografia (PET, ingelesezko siglen arabera) bidezko inhalazioarekin  bateragarria den lehen erradiotrazadorea da. “Pazienteari arnasketa naturalaren … Read more

Leer más >

‘AUTOMOTIVE WORLD’ eta ‘AUTO EXPO’ 2023 azokei buruzko txostenak

Basque Trade & Investment-ek ‘AUTOMOTIVE WORLD’ eta ‘AUTO EXPO’ 2023 ekitaldiak hurbildu dizkio euskal enpresari BasqueTrade-k urte hasieran Japonian eta Indian egin diren bi azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura: Automotive World (2023ko urtarrila, Tokio) Auto Expo (2023ko urtarrila, Uttar Pradesh)   Txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien … Read more

Leer más >

Guivisak, Europako fundizio nagusietako batek, bere ekoizpenaren % 85a esportatzen du

Altzairu moldatuaren galdaketan ia 75 urteko esperientzia edukitzeak, Etienne Darrigrandek, Guivisako esportazioen arduradunak, azpimarratu duenez, “aleazio espezifikoak eta forma konplexuak dituzten piezak behar bezala urtzeko” zailtasuna gainditzea ahalbidetzen dio Guivisa bizkaiko enpresari.   Basauriko enpresak bost eta 8.000 kilogramo arteko piezak ekoizten ditu, urtean 4.500 tona sortzeko ahalmenarekin. “Gurpil eszentrikoak, ponpetarako inpelenteak, kable akaberak, eta … Read more

Leer más >

Domusa Teknik temperatura handiko aerotermiaren aldeko apustua egin du

Domusa Teknik Errezilen dago, Gipuzkoan, eta 1976tik klimatizaziorako eta erosotasunerako produktuen diseinuan eta fabrikazioan lanean dihardu. Duela 10 urte negozioa eraldatzea erabaki zuen, etxeak berotzeko produktuak fabrikatzetik eta saltzetik energia fosiletik berriztagarriak erabiltzen dituzten produktuetara pasatuz, hala nola, eguzki-energia, biomasa eta aerotermia. 2022an, produktu horien salmentak “negozioaren zifra osoaren % 42 izan ziren”, Daniel Castander … Read more

Leer más >

Industria aeroespaziala brasilen: Aukera handiko hedatzen ari den merkatua

Brasil Hego Hemisferioko industria aeroespazial handiena da eta hainbat segmentutan liderra da, bere gaitasun teknologikoari eta produktuen kalitateari esker. Sektoreak hegazkin komertzial eta defentsarakoen fabrikazioa, mantentze-lanak eta konponketak (MRO), baita motor eta osagaien garapena ere barne hartzen ditu. Sektorearen eragin ekonomikoa, lehiakortasuna eta fabrikatzaile nagusiak Brasilgo aeroespazial sektorea balio erantsi handikoa da, produktuen fabrikazioa berrikuntza … Read more

Leer más >

Windtechnicek Hegoafrikako hiru parke eoliko berrietako hormigoizko dorreak egingo ditu

Windtechnic Engineering, aire-sorgailuentzako hormigoizko dorre aurrefabrikatuen diseinuan eta eraikuntzan aditua den enpresa, uda honetan hasiko da lanean Hegoafrikan hiru parke eoliko berri fabrikatzen. Orain, astero 2,5 dorre ekoizteko gai den planta berri bat ezartzeko prozesuan dago. Horrek 400 lanpostu berri sortuko ditu, gehienak tokiko komunitateenak.  Windtechnic Engineering Norten Eolica izenarekin sortu zen, Espainiako hormigoizko aurrefabrikatuetan … Read more

Leer más >

Altuna, kimaketarako eta lorategietarako tresnen Euskadiko fabrikatzaile bakarra

Altuna Hermanos S.A. Oñatin (Gipuzkoa) kokatutako ETE bat da. Nekazaritza, lorezaintza eta burdingintzarako ebaketa-tresnak egiten dituen Euskadiko fabrikatzaile bakarra da, eta kimaketarako tresnetan espezializatuta daude. Zerrak eta pertikak ere egiten dituzte. Tresnen diseinuan, fabrikazioan eta muntaian zentratzen dira batez ere. Informazio hau “Zutaz mintzo gara” ekimenean jaso da, zeinaren bidez SPRI Taldeak bere plataforma eskaintzen … Read more

Leer más >