
Sector: BESTE SEKTORE BATZUK


Industriako lehengaiak, 2021eko uztailaren 30an
30/07/2021
Lehengaien prezioek kasu askotan errekorreko zifrak erdietsi zituzten 2021aren lehen erdian, besteak beste Txinako ekonomiaren susperraldi azkarragatik eta COVID-19aren aurkako txertaketaren hasierak merkatuetan sortutako suspertzeigurikapenengatik.

Produktuen zertifikazioa, normalizazioa etaakreditazioa Erresuma Batuan BREXITaren ostean
06/07/2021
Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak, Brexitaren ondoren, joko arauen aldaketa ekarri du, eta horrek eragiten du, beste gai batzuen artean, herrialde honetan merkaturatu nahi diren produktuen normalizazioan. Dokumentu tekniko honetan Brexitaren ondoren produktuak ziurtatzeko, normalizatzeko eta akreditatzeko bete beharreko baldintzak agertzen dira. Bestalde, esteka hauetan, Britaniako gobernuak argitaratu dituen gidak kontsultatu daitezke. Hain zuzen ere, … Read more

EUROPAR BATASUNAREN ETA ERRESUMA BATUAREN ARTEKO HARREMANEN ESPARRU BERRIA
02/05/2021
Abenduaren 24an, ia 10 hilabeteko negoziazioen ostean, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak elkarrekin sinatu zuten Merkataritza eta Lankidetza Akordioa, bi aldeen arteko harreman-esparru berri bat arautzen duena. Akordio hori indarrean sartu zen 2021eko urtarrilaren 1ean, behin bukatu ondoren Erresuma Batuak izan duen trantsizio-aldia Europar Batasunaren araudien menpe jarduteko, nahiz eta 2020ko otsailean utzi zion estatu kide izateari.

2021 Urtarrila / Nazioarteko Behatokia
27/01/2021
BasqueTrade-k argitaratutako Nazioarteko Behatokiaren edizio berrian hizpide hartu dira azkenaldiko gertakari geopolitiko eta ekonomiko garrantzitsuenak. Joe Biden Estatu Batuetako presidentetzara iritsi izanak ikusmin handia sortu du mundu osoan.

Irlanda herri txostenaren aurkezpena
14/01/2021
Irlanda azken urteotan hazkunde handia izan duen ekonomia da, biztanleko BPG handia duena. Hala ere, COVID pandemiaren ondorioak asko pairatzen ari da.

Kunshan-eko agintariek Txinan kokatuko euskal enpresa batzuk saritu dituzte
16/11/2020
Kunshan-eko Qiandeng hiriko agintariek “Qiandeng-en kokatutako atzerriko 10 enpresa onenen 2019ko Saria” eman diete GESTAMP eta ORKLI euskal enpresei. Ekonomia eta Merkataritza Sustatzeko Jardunaldiaren esparruan, FAGOR EDERLAN “Gehien hazi diren 10 enpresetako bat” bezala saritua izan zen, MONDRAGON ASSEMBLYk “Epidemien aurkako Bermean Ekarpen Nabarmena egin duten enpresen Saria” jaso zuen eta GESTAMP, gorago aipatutako saria … Read more

Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean inbertitzeko finantza-laguntzak
11/11/2020
Asteazken honetan, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dute nolako erraztasunak dauden nazioarteko proiektuak finantzatzeko planetako hainbat eremutan, hala nola, Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean. Amerika Arteko Garapenerako Bankuko (BID) eta Europako Berreraikuntza eta Garapen Bankuko arduradunek parte hartu dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu eta erakunde bereko kide den Alberto Gavínek moderatutako … Read more

Inbertsio aukerak Medellineko eremu metropolitarrean
09/11/2020
Medellineko eremu metropolitarra Kolonbiako gune dinamiko eta berritzaileenetako bat da. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak ostegun honetan antolatu duen jardunaldi telematiko batean aztertu dute nolako inbertsio aukerak dituzten euskal enpresek, batik bat, 4.0 industrian, mugikortasun adimentsuan eta Interneten garapenean. Marian Guerrak (Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbian duen bulegoko arduradunak) moderatu du ekitaldia, eta Txile, Peru eta … Read more

Merkatuak kanpoan eskaintzen dituen Aukerak. Sektoreak eta herrialdeak.
11/09/2020
SPRI Taldearen enpresen nazioartekotzerako euskal agentziak, Basque Trade & Investment-ek, buletin berria atera du, sektore eta herrialde anitzeko merkatu-aukerei buruzko informazioaz. Dokumentuak Proiektuak, Berriak eta Tendentziak biltzen ditu, Adimen Lehiakorraren Unitateak identifikatu eta segmentaturik. Unitate honek oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu euskal enpresentzat, kanpo-merkatuetan interesak izanik. Zehazki, txosten honek Automozioa, Tren-sektorea, Energia, Biomedikuntza, … Read more