Gosan, altxatzeko eta garraiatzeko makinerian mundu mailako erreferentea
30/03/2023
Mende erdi baino gehiagoko esperientziarekin, Gosan enpresa bizkaitarra, “aitzindaria da sektorean, eta mundu osoan erreferentzia da altxatzeko eta garraiatzeko makinentzako kalitate handiko produktuen fabrikazioan“, Javier García Iberoamerikako eta Gosaneko Europako arloko gerentearen arabera. Euskal enpresak mundu osoan dihardu. “Produkzio-prozesua Ortuellako (Bizkaia) gure lantegian garatzen den arren, merkataritza-bulegoak ditugu Estatu Batuetan eta Asian” nabarmendu du Garciak. … Read more