Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Europar Batasuneko (EB) enbaxadoreek Errusiaren aurkako hamazazpigarren zigor-sorta onartu dute, Errusiak Ukrainaren aurka hasitako gerrari erantzunez. Zigor-sorta berriak murrizketa berriak ekarriko ditu ekonomiaren eta energiaren esparruetan. Onartutako neurri horietan, beste 200 itsasontzi sartu zigortutako ontzien zerrendan, eta horrenbestez, 342 dira guztira portu eta zerbitzuetara sartzea debekatua duten itsasontziak. Neurriek, halaber, aldez aurreko zigorrak saihestuz Errusiako … Read more

Leer más >

Polonian finkatutako euskal enpresek loturak indartu dituzte Varsovian antolatutako topaketan

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Poloniako bulegoak herrialde hartan finkatuta dauden 18 euskal enpresa bildu ditu aste honetan Varsovian, esperientziak partekatu, baterako erronkak identifikatu eta merkatu estrategiko horretako euskal presentzia sendotzea xede zuen topaktea batean. Jardunaldian, interes partekatuak dituzten Ukrainako bi konpainiak ere parte hartu dute. Ekitaldiko buru … Read more

Leer más >

Europako sektore eolikoak 32.000 milioi baino gehiago bildu zituen 2024an inbertsioetan egiturazko eragozpenei aurre eginez

Hogeita hamar bat euskal enpresak parte hartu zuten apirilean Kopenhagen WindEurope topaketan, sektore eolikoaren erreferentziazko azokan. Ekitaldiaren harira, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak ohar teknikoa prestatu du topaketako mezu nagusiak bilduz. Dokumentuak sektorearen egungo egoera, egiturazko erronkak eta Europako zein mundu mailako hazkunde-aurreikuspenak aztertu ditu. Txostenak azpimarratu duenez, … Read more

Leer más >

Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari

Euskal enpresentzako kanpo merkataritzako txostena Nazioarteko merkataritzak arantzel-gerraren ondorioak jasango ditu 2025ean Euskal enpresek beren eskura dute Basque Trade & Investment (BasqueTrade) erakundeak argitaratutako Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren azken edizioa. Basque Trade & Investment, SPRI Taldean integratuta dagoen euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko agentzia da. Dokumentu honek ekonomia globalaren eta eskualdeko ekonomiaren bilakaerari buruzko ikuspegi estrategikoa eskaintzen … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du Euskadiko Kanpo Sareak Euskal Autonomia Erkidegoko industria nazioartekotzeko eta inbertsio estrategikoak erakartzeko betetzen duen zeregina

“Aukera-merkatuak ditugu, hala nola Europar Batasuna bera, baina baita Kanada, Japonia edo Latinoamerika ere. Euskadik leku horietan guztietan ditu Kanpo Sarearen bulegoak”, nabarmendu du Jauregi sailburuak. Euskadiko Kanpo Sarea gure lurraldea bisitatzen ari da aste honetan. Bisitaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin harreman zuzena sendotzea, enpresa horiek nazioartekotze-arloan dituzten premiak ezagutzea eta Eusko Jaurlaritzak … Read more

Leer más >

Euskadi eta Txile ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzeko lanean ari dira

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik, Txileko 70 enpresaburuk –gehienak euskal diasporaren ondorengoak– osatutako ordezkaritza etorri da Euskadira. Hiru egunez agenda ekonomiko eta instituzional betea izango dute, eta, amaitzeko, ostiralean Imanol Pradales lehendakariak egingo die harrera. Txileko enpresaburuen konfederazio nagusiko presidentea buru duen ordezkaritzak zenbait enpresa eta erakunde bisitatuko ditu. Bisita horien helburua da, … Read more

Leer más >

Europako sektore eolikoak errekorra lortu du enkanteetan 2024an, eta Estatu Batuetan, ziurgabetasunak eragin die aurreikuspenei

Energiaren sektoreko euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak landutako Behatoki Eolikoaren azken edizioa (4. edizioa, 2024ko azken hiruhilekoa eta 2025eko lehena hartzen dituena). Txostenak sektorearen mundu mailako bilakaera jaso du, instalatutako gaitasunari, zorroan dauden parkeei, enkanteen dinamikei eta egiturazko erronka nagusiei arreta berezia emanez. Behatokiak goranzko … Read more

Leer más >

Hidrogenoaren euskal ekosistemak loturak estutu ditu Japoniarekin sektorearen nazioarteko foro nagusian

Hidrogenoaren energia sektoreko euskal enpresek World Hydrogen Summit 2025 topaketan parte hartzeko aukera izan dute astearte honetan. Hidrogenoaren garapenari buruzko nazioarteko ekitaldi nagusia Holandako Rotterdam hirian antolatu da aurten, eta mundu osoko energiaren arloko 15.000 profesional baino gehiago bildu ditu. Testuinguru honetan, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Japan … Read more

Leer más >

Euskal enpresek Bogotako hiri-eraldaketari lotutako aukerak esploratu dituzte

Kolonbian finkatutako euskal enpresek SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Kolonbiako bulegoak antolatutako lan-gosari batean parte hartu zuten joan den astean Bogotan. Topaketa Bogotako Alkatetza Nagusiaren eta Barrutietako Plangintza Idazkaritzaren lankidetzaz egin zen, eta erakundeen zein sektore pribatuaren ordezkariak bildu zituen hiriko proiektu estrategiko handiei heltzeko. Jardunaldian azpiegituretan espezializatutako … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzen jarraitzen du

“Muga-zergen gerraren aurrean, sinetsita gaude Japoniarekin harremanak estutzea funtsezkoa dela, Japonian ezagut ditzaten Euskadik teknologian eta industrian dituen lehen mailako gaitasunak, eta Europan erreferentziatzat har dezaten balizko inbertsioei begira”, aditzera eman du Jauregi sailburuak. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordea Japoniara joan dira, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak estutzen jarraitzea … Read more

Leer más >