Metagra Bergarako enpresa bat da, hotz estanpazioan edo hotz forjan diharduena. 60 urte baino gehiagoko historia du eta 125 langile Espainia eta Mexikoren artean. Osagai tekniko konplexuak hornitzen dizkio automobilgintzari. Kasu honen helburua enpresak pieza berrietan hobetzeko eta erabiltzeko garatutako material baten mugak ezagutzea izan zen.