Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura. Ekideren jarduera bi negozio-unitateren bidez garatzen da: Ekide Serie Motzak, ingeniaritzan eta multzo eta azpimultzoen fabrikazioan oinarritua; eta Ekide Control, automobilgintzako enpresen dimentsio eta gainazal-kontrolaren beharrari erantzuten diona.
