Muga-zergen helpdesk-a
Munduko azken tarifa-aldaketei buruzko zalantzak dituzu?
AEBn egin berri dituzten arantzelen aldaketek zuzeneko inpaktua izan dezakete nazioarteko zure estrategian. Horiei aurrea hartzen, egokitzen eta segurtasunez erabakiak hartzen laguntzeko, Basque Trade & Investmentek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jarri du zure esku, eta AEBko, Mexikoko eta Kanadako bulegoetatik eta Adimen Lehiakorreko taldetik jasoko duzu laguntza.
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.
Dei iezaguzu 944 037 160 zenbakira edo bidali zure kontsulta.

AEBko arantzelen politika berriari buruz dituzun zalantzei erantzungo diegu
Galdeiguzu nahi duzuna galdetegiaren bidez eta azkarren erantzungo dizugu.
"*" indicates required fields
Merkataritza-defentsa Mekanismoa
Industriaren Defentsarako Taldeak, Imanol Pradales lehendakaria buru zuela, 2.150 milioi euroko neurri-sorta iragarri zuen apirilaren 9an, hiru ardatzetan banatuta, erronka ekonomikoei aurre egiteko eta Euskadin enplegua babesteko, Trumpen Administrazioak muga-zergak ezartzeko neurriak abian jarri ondoren.
Jarduera-ardatzak
Zure produktuei aplikatzen zaizkien arantzelak jakin nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Halaber, Europako Batzordeak enpresa guztien eskura jartzen duen Access2Markets plataforma doakoa ere kontsulta dezakezu.

Kontsultatu gure albisteak eta txostenak
Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira
Euskadiko enpresa-sareak aurrea hartu nahi die Hego Konoarekiko merkataritza-harremanak eraldatuko…
AEBetako Auzitegi Gorenaren epaiaren analisia IEEPA muga-zergei buruz
Estatu Batuetako Auzitegi Gorenaren azken erabakiak nazioarteko merkataritza-eszenatokian konplexutasun-elementu berria…
BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ziurgabetasun geopolitikoak eta muga-zergen erabilerak nazioarteko agenda ekonomikoa baldintzatuko dute 2026an
Euskal enpresek jada eskuragarri dute Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade),…



