Muga-zergen helpdesk-a
Munduko azken tarifa-aldaketei buruzko zalantzak dituzu?
AEBn egin berri dituzten arantzelen aldaketek zuzeneko inpaktua izan dezakete nazioarteko zure estrategian. Horiei aurrea hartzen, egokitzen eta segurtasunez erabakiak hartzen laguntzeko, Basque Trade & Investmentek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jarri du zure esku, eta AEBko, Mexikoko eta Kanadako bulegoetatik eta Adimen Lehiakorreko taldetik jasoko duzu laguntza.
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.
Dei iezaguzu 944 037 160 zenbakira edo bidali zure kontsulta.

AEBko arantzelen politika berriari buruz dituzun zalantzei erantzungo diegu
Galdeiguzu nahi duzuna galdetegiaren bidez eta azkarren erantzungo dizugu.
"*" indicates required fields
Merkataritza-defentsa Mekanismoa
Industriaren Defentsarako Taldeak, Imanol Pradales lehendakaria buru zuela, 2.150 milioi euroko neurri-sorta iragarri zuen apirilaren 9an, hiru ardatzetan banatuta, erronka ekonomikoei aurre egiteko eta Euskadin enplegua babesteko, Trumpen Administrazioak muga-zergak ezartzeko neurriak abian jarri ondoren.
Jarduera-ardatzak
Zure produktuei aplikatzen zaizkien arantzelak jakin nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Halaber, Europako Batzordeak enpresa guztien eskura jartzen duen Access2Markets plataforma doakoa ere kontsulta dezakezu.

Kontsultatu gure albisteak eta txostenak
Basque Trade & Investment-en Erresuma Batuko bulegoak euskal sektore aeroespazialari ematen dion babesa indartu du Farnborough International Airshow 2026 azokan
Londresko taldeak Erresuma Batuan ezarritako euskal enpresekin eta Erresuma Batuko…
Energia Eolikoaren Behatokiak baieztatu du munduko merkatuak hazten jarraitzen duela, nahiz eta erregulazio-, industria- eta geografia-mailako polarizazioa areagotu den
Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berriak · Txosten berriak…
Irekita daude Basque Global Industry beketan izena emateko epeak, nazioarteko praktikak egiteko aukera ematen duten Global Training bekak ordezkatzen dituzten laguntzak
Basque Global Industry laguntza-programa, lehen Global Training izenez ezaguna, Euskadiko…



