Automobilgintza
Zerbitzua eta espezialitatea
Automobilgintzaren sektorea ekonomiaren oinarri funtsezkoetako bat da Euskadin; industria-ekoizpenaren % 25 baino gehixeago biltzen du, eta 40.000 langile ingururi ematen die lana. Euskadiko automobilgintza-industriak osagai eta laguntzaileen 300 enpresa baino gehiago ditu, eta nazioko zein nazioarteko automobil-ekoizle nagusiak hornitzen ditu. Espainian ekoizten diren automobil-osagaien % 50 baino gehiago egiten du, eta esportatu egiten du ekoizpenaren % 90.
Euskadiko sektoreko enpresek 345 ekoizpen-lantegi dituzte 32 herrialdetan eta 120.000 pertsona baino gehiagori ematen diete lana.
Euskadiko industria-ekoizpenaren
enpresa
lanpostu munduan
Euskadiko automobilgintza-industriaren balio-kateak espezializazio eta dibertsifikazio handia du: pieza eta osagaiak zein sistema osoak eta ibilgailuetako teknologia aurreratua egiten ditu. Posizio horretatik, arintasun handia eta bezeroarekiko orientazioa erakutsiz, Euskadiko automobilgintza-sektorea ahalegin handia ari da egiten ibilgailu elektrifikatuen etorreratik eratorri diren produktu eta teknologia berrietara egokitzeko.
Bestalde, sektoreak inguru mesedegarria du enpresa-garapenerako, Automotive Intelligence Center (AIC) moduko zentroak eta Euskadiko Automobilgintza Klusterra (ACICAE) moduko elkarteak baititu. Horiek berrikuntza, lankidetza eta nazioartekotzea sustatzen dituzte.
Industriaren, zentro teknologikoen eta unibertsitateen arteko lankidetza handiak sustatzen du Euskadiko automobilgintza-ekosistema. Sinergia horrek aukera eman du ekoizpen aurreratuan, automatizazioan edo prozesuen digitalizazioan aurreratzeko, besteak beste. Zehazki, mugikortasun jasangarrirako eta ibilgailu elektriko eta adimendunen garapenerako trantsizioa lehentasun gakoak dira, eta hainbat ekimen daude abian aldaketa teknologiko horiek gidatzeko.

Ezagutu automobilgintzaren sektoreko kudeatzailea
Mikel Zarraonaindia
Gestor Sector Automoción
mzarraonaindia@basquetreade.eus