Biozientziak eta osasuna
Zerbitzua eta espezialitatea
Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektoreak garapen nabarmena erakutsi du azken urteetan, eta lurraldearentzako arlo estrategiko gisa kokatu da, 200 enpresa baino gehiagorekin eta 8.000 lanposturekin. Sektoreak jarduera-sorta zabala du: medikuntza-gailuen ekoizpenean diharduten enpresak (% 28) eta ikerketa biomediko eta bioteknologikoan dihardutenak (% 22) nabarmentzen dira, baina badira osasun digitalean (% 15), in vitro diagnostikoan (% 9) eta industria farmazeutrikoan (% 4) edo osasun-arreta eta alboko zerbitzuetan dihardutenak ere. Arlo honetako Euskadiko enpresak espezializazio handia eta berrikuntzarako gaitasuna dutelako nabarmentzen dira, eta lankidetza estuan dihardute ikerketa-zentro, zentro teknologiko eta unibertsitateekin, terapia berriak, medikuntza-teknologiak eta osasun-irtenbide pertsonalizatuak garatzeko.
I+G arloan
enpresa
lanpostu zuzen
Babes instituzionala eta politika publikoak funtsezkoak izan dira Euskadin biozientzien eta osasunaren sektorea hazteko. Basque Health Cluster moduko ekimenak eta I+G+b sustatzeko beste programek ekosistema dinamiko eta kolaboratiboa sortzea erraztu dute. Halaber, lurraldeak nazioartekotzearen alde egin du, eta hemengo enpresen parte-hartzea sustatu du Europako eta munduko proiektuetan. Talentua, azpiegitura eta babes instituzionalaren nahasketak aukera eman du Euskadi erreferente bihurtzeko biozientziaren eta osasunaren arloan, eta lurraldeko bizi-kalitatea hobetu eta garapen ekonomikoa bultzatu du.

Ezagutu biozientzien eta osasunaren sektoreko kudeatzailea
Azucena Castro
Gestor Sector de Biociencias y Salud
acastro@basquetreade.eus