Ingurumena
Zerbitzua eta espezialitatea
Euskadi erreferentzia-lurralde bihurtu da Europan Ekoindustriaren eta Ekonomia Zirkularraren arloan. Ingurumenaren sektoreak garrantzia hartu du Euskadin, gero eta kezka handiagoa baitago jasangarritasunaren eta ingurumenaren babesaren inguruan. Sektoreak 1.000 milioi euro baino gehiago sortzen ditu urtero, eta 15.000 langile baino gehiago ditu. Hainbat jarduera biltzen ditu: hondakinen kudeaketa (minimizatzea, berrerabiltzea, birmanufaktura, balorazio energetikoa, birziklapena eta kudeaketa), uraren tratamendua eta ziklo integrala, kutsatutako lurrak berreskuratzea, aldaketa klimatikora egokitzeko eta hura gutxitzeko politika eta proiektuak garatzea, biodibertsitatearen kontserbazioa eta industria-ekoizpenean teknologia garbiak abiaraztea. Ingurumen-sektoreko Euskadiko enpresak abangoardia dira baliabide naturalen kudeaketa eraginkorrerako irtenbide berritzaileak garatzen, eta lankidetza estuan dihardute erakunde publikoekin eta ikerketa-zentroekin.
I+G arloan
enpresa
lanpostu zuzen
Euskadiren jasangarritasunarekiko konpromisoaren erakusle dira ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza sustatzen dituzten politikak, esaterako, Euskadiko industria-sektoreko hornikuntza-katean produktuaren ekoberrikuntza bultzatzeko sortutako Basque Ecodesign Center moduko ekimenak. Aclima moduko klusterren presentziari eta I+G+b finantzatzeko eta babesteko programetan Euskadiko zentro teknologikoen parte-hartzeari esker, industria-sektore guztietan ingurumenarekiko eragina txikitzea eta jardunbide jasangarriak sustatzea helburu duten proiektuak garatu ahal izan dira. Eta horrela, mundu mailan ingurumen-estandar eta teknologia aurreratuak hartzen lagundu da.

Ezagutu ekoindustriaren sektoreko kudeatzailea
Lander Diego
Gestor Sector de Energía
ldiego@basquetreade.eus