Mugikortasuna eta Garraioa
Zerbitzua eta espezialitatea
Mugikortasun- eta garraio-sektorea industria-ekonomiaren zutabeetako bat da Euskadin. Sektoreak logistikaren eta errepide, trenbide eta portu bidezko garraioaren sektoreak, ondasun eta ekipo-enpresak eta sektoreari lotutako zerbitzuak biltzen ditu. 200 enpresak baino gehiagok osatzen dute ekosistema, eta 12.500 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa sortzen dute urtean. Sektoreak 55.000 langile baino gehiago ditu, eta lurraldeko industria-enpleguaren zati nabarmena ordezkatzen du.
esportazioan
fakturazioan
lanpostu zuzen
Nazioarteko mailan, Euskadiko mugikortasun-sektoreak proiekzio global sendoa du, eta Euskadiko enpresak mundu osoko merkatuetan daude. Teknologia aurreratua eta kalitate handiko osagarriak esportatzen dituzte logistikarako eta garraio-sistemetarako. Horren haritik, trenbide-sektorearen sendotasuna nabarmentzen da, Euskadiko enpresek munduko hainbat proiektutan parte hartzen baitute. Halaber, hiriguneetarako irtenbide adimendunen garapena gailentzen da nazioarteko ospea duten zerbitzu aurreratuko enpresen eskutik.
Euskadiko logistikaren eta garraioaren industriak berrikuntzarantz egin du bilakaera, eta jardunbide aurreratuak hartu ditu teknologia digital eta jasangarrien integrazioan. Horrek aukera eman du lehiakor izaten jarraitzeko aldaketa azkarra duen munduko testuinguruan. Sektoreak Euskadin lortu duen lehiakortasun eta espezializazio-mailaren erakusle da esportazio-ehuneko altua, arloko erreferente gisa finkatu baita mundu mailan.

Ezagutu gure mugikortasunaren eta garraioaren sektorearen kudeatzailea
Maite Subinas
Gestor Sector de Movilidad y Transporte
msubinas@basquetreade.eus