Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Finantzaketa baliabideak

Aurkitu zure enpresak bere nazioarteko presentzia abiatu nahiz sendotzeko behar duen finantzaketa

Finantzaketa egokia izatea edozelako nazioartekotze-proiekturi aurre egiteko —ezarpenetarako, enpresa berriak erosteko nahiz proiektuak exekutatzeko— elementu kritikoa da enpresa gehienentzat. Finantzaketa egokia aurkitzea hirugarren herrialdeetan operatzeko ohiko arazoa izaten da horrelako lanetan sartzen diren enpresa gehienentzat.

Horregatik, Basque Trade & Investment agentziaren lehentasunezko helburua da laguntza ematea euskal enpresari eskuratu ditzan Eusko Jaurlaritzak eta banka komertzialaren organismo osagarriek nazioarteko proiektuei ekiteko eskaintzen dituzten finantza-instrumentuak.

Nazioarteko ezarpen proiektuak finantzatzen lagunduko dizugu

Nazioarteko Gauzatu gure programaren helburua da laguntza bereizi bat izatea zure enpresa nazioarteko merkatuetara sar dadin. Programa horren bidez, 1.000.000 eurorainoko finantzaketa (%0ko interesekin) eman dezakegu atzerrian produkzio arloko inbertsioak egiteko, finantza-kosturik gabe eta 5 urtean itzultzeko urtebeteko gabealdiarekin.

COFIDES / FEI Funtsa. 100 milioi euskal enpresa nazioartekotzeko

Nola finantzaketa den nazioartekotze-prozesuetako elementu garrantzitsuenetako bat, Basque Trade & Investment agentziak akordio bat sinatu du Finantzen Euskal Institutuarekin eta COFIDESekin, Leihatila Komun bihurtzeko.

Leihatila horren bidez euskal enpresei helaraziko zaizkie bi organismo horiek eskaintzen dituzten finantzaketa-baldintza onenak, 100 milioi euroko funts bateratu bat atonduko delarik euskal enpresari nazioartekotzen laguntzeko.

100 milioi euskal enpresa nazioartekotzeko

Nazioarteko ezarpen produktibo eta komertzialak

Lehendik existitzen diren atzerriko instalazioak handitu

Enpresak erosi hirugarren herrialdeetan

  • Edozein tamaina eta sektoretako euskal enpresentzat
  • % 100eko finantzaketa 10 urteraino
  • Sustatzaile eta proiektu bakoitzaren premietara egokituta
  • 75.000€-40.000.000€ bitarteko zenbatekoak

Finantzaketa multilaterala eskuratzea

Era berean, Basque Trade & Investment etengabe harremanetan dago banka multilateral garrantzitsuenek (Europako Berreraikuntza eta Garapen Bankuak, Munduko Bankuaren barneko International Finance Corporation-ek edo BID Invest-ek) enpresa pribatuei finantzaketa emateko dituzten leihatilekin.

Organismo horiek finantzaketa eskaintzen dute proiektuak garatzeko arrisku gehien duten herrialdeetan, eta finantzaketa hori bateragarria da banka komertzialak eskaintzen duenarekin.

Banka multilateralak era askotako instrumentuak eskaintzen ditu, hala nola maileguak, kapitalean sartzea eta abalak inbertsioak egiteko nahiz proiektuak garatzeko munduko toki gehienetan.

Gauzatu programa

Atzerriko ezarpenak sortu eta garatzeko laguntzak.

 

Finantzaketa aurkitzea oso erraza da orain

Emaguzu zure enpresaren berri, esaguzu zer egiten duen eta zein den bere finantza-egoera, eta kontaiguzu zein den zure nazioartekotze-proiektua eta nolako inbertsioak egin nahi dituzun zehazki. Gure taldeak zure kasua aztertuko du eta zure premietara ongien egokitzen den finantzaketa aurkitzen lagunduko dizu.

Tailerrak

Finantza-aholkularitzako tailerrak, zeintzuetan azaltzen den zein finantza-tresna publiko eskuratu daitezkeen.

Finantzaketa kanalak

Finantzaketa-premiak jaso eta bideratzen dituen lehiatila nazioartekotzea bultzatzeko.