Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Lege informazioa

Pribatasun-politika

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) erregulatzen du, oro har, BASQUE TRADE AND INVESTMENT – NAZIOARTEKOTZEKO EUSKAL AGENTZIA, S.A.ren (aurrerantzean, “BASQUE TRADE”) datu bilketa eta datuen tratamendua. Datu horiek dira www.basquetrade.spri.eus/es/ domeinu-helbidean dagoen web orriko (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalak, une bakoitzean WEBGUNEAN eskuragarri dauden zerbitzuak barne. Horrek ez ditu indargabetzen WEBGUNEko atal, inprimaki edo zerbitzu zehatzetan behar duzun informazioa emateko eta, hala badagokio, zure baimena jasotzeko ezarritako beste aurreikuspen espezifiko batzuk. 

BASQUE TRADEk eskubidea dauka PRIBATUTASUN POLITIKA aldatu eta legeria, jurisprudentzia edo/eta administrazioko baldintza berrietara egokitzeko, eta berdin aldatu ditzake une bakoitzean WEBGUNEAren bidez garatzen dituen praktikak, uneoro kontuan hartuz zure eskubide eta interesak. 

Nolanahi ere, BASQUE TRADEk behar dituzun baliabide teknikoak emango dizkizu PRIBATUTASUN POLITIKA hau eskuratzeko, datuen babesari dagokionez aplikatzekoa den araudia betez geureak ditugun informazio betebeharrak betetze aldera.

 

  1. Nor da zure datuen Tratamenduaren Arduraduna? 

Zure datuen tratamenduaren arduraduna BASQUE TRADE AND INVESTMENT – NAZIOARTEKOTZEKO EUSKAL AGENTZIA, S.A. merkataritza-sozietatea da, eta hauek dira bere datuak: Bilbon du egoitza (Bizkaia), Urkijo Zumarkaleko 36-4 zenbakian, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago 5.735 liburukian, 188. folioan, BI-70.809 orrian, eta A-95903027 da bere IFK zenbakia. 

PRIBATUTASUN POLITIKArekin edo/eta zure datu pertsonalekin lotutako edozein kontutarako, jar zaitez harremanetan gurekin gorago adierazitako posta elektronikoan edo/eta lopd@basquetrade.eus helbidean.

 

  1. Nola lortu ditugu zure datuak? 

BASQUE TRADEn tratatzen ditugun datuak zugandik jaso ditugu: (i) WEBGUNEAn nabigatzean bete dituzun inprimakien bidez edo/eta bestelako kanal batzuetan eman duzun informazioaren bidez (adibidez, WEBGUNEko erabiltzaile gisa erregistratzean -halakorik balego-, harremanetarako inprimakietan, lan-eskaintza edo/eta hautaketa-prozesuei buruzko inprimakietan, etab.); edo (ii) kontsultarako posta elektroniko bat bidaliz. 

Eman dizkiguzun datu pertsonalak hirugarren batenak badira, bermatu behar duzu emana diozula hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAren berri eta baduzula haren baimena bere datuak BASQUE TRADEri emateko aurrerago esango diren xedeetarako. 

Orobat jakinarazten dizugu balitekeela zure sare sozialetako datuak tratatuak izatea BASQUE TRADEk sare sozial bakoitzean dauzkan profil korporatiboen bitartez, betiere sare sozial bakoitzak ezarritako termino eta baldintzetan. 

 

  1. Nolako datuak tratatzen ditugu? 

BASQUE TRADEn tratatzen ditugun datuak dira zuk zeuk WEBGUNEAn nabigatzean eman dizkiguzunak, bai zurekiko kontaktuak formalizatzeko erabiltzen ditugun inprimakietan, bai posta elektronikoz, bai BASQUE TRADEk sare sozialetan dituen profil korporatiboen bitartez eskuratu ditugunak. 

Zehazki, BASQUE TRADEn kategoria hauetako datuak tratatzen ditugu: 

  • Identifikatzeko eta harremanetarako datuak (izen-abizenak, NAN, helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, etab.).
  • WEBGUNEAn edota haren bidez erabil daitezkeen aplikazioetan erregistratutako erabiltzaileen identifikaziorako kodeak eta pasahitzak.
  • Interneteko nabigazio-datuak (adibidez, IP helbidea, web orrietara eginiko bisitak, wifi sareetarako konexioak, etab.).
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak, prestakuntza, enplegua, etab. (baldin zeure borondatez parte hartzen baduzu BASQUE TRADEren lan eskaera/eskaintzetan edo/eta hautaketa-prozesuetan).

 

  1. Zein helbururekin eta zein legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datuak? 

Hauexek dira zure datu pertsonalen tratamenduaren helburuak: 

  • WEBGUNEko erabiltzaile gisa erregistratzeko prozesua kudeatu eta tramitatzea, posible denean, eta oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera edo zurekin daukagun kontratu-harremana.
  • WEBGUNEAren bidez BASQUE TRADEk zure esku jartzen dituen eduki eta zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeko modua kudeatzea, hala nola, bloga, sare sozialak edo une bakoitzean WEBGUNEAren bidez eskura daitezkeen beste funtzionaltasun batzuk, oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera edo zurekin daukagun kontratu-harremana.
  • WEBGUNEAren edo posta elektronikoaren bidez eginiko informazio-eskaera, iradokizun, kexa edo erreklamazioak tramitatu eta kudeatzea, oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera edo zurekin horretarako daukagun kontratu-harremana.
  • Bitarteko desberdinak baliatuz (bitarteko elektronikoak barne) BASQUE TRADEren merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak bidaltzea erakunde horien produktu, zerbitzu, eskaintza, sustapen eta bestelako informazio esanguratsuei buruz, betiere zuk horretarako baimena eman baduzu eta baimen horretan oinarrituz.
  • Gure “newsletter” zerbitzurako harpidetza eta horri dagozkion jakinarazpen elektronikoen bidalketa kudeatzea, betiere zuk horretarako baimena eman baduzu eta baimen horretan oinarrituz.
  • Zure enplegu-eskaera edo enplegu-eskaintzen inskripzioa eta kasuan kasuko hautaketa-probetako parte-hartzea kudeatzea, oinarritzat hartuz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko zeuk eginiko eskaera.
  • Legez herritarren esku jarri behar ditugun datuak irisgarri egitea gure WEBGUNEko Gardentasun Atariaren bitartez, oinarritzat hartuz gure lege-betebeharrak betetzea (gardentasun arloan aplikatzekoa den araudian ezarritakoa).
  • Legez herritarren esku jarri behar ditugun datuak irisgarri egitea gure WEBGUNEko Kontratugilearen Profilaren bitartez, oinarritzat hartuz gure lege-betebeharrak betetzea (sektore publikoko kontratuen arloan aplikatzekoa den araudian ezarritakoa). 

Gogoan izan tratamenduaren oinarria zure baimena bada, edozein unetan ken diezagukezula baimen hori, libreki eta dohainik, 7. atalean zehaztutako baldintzetan.

 

  1. Nori helarazten dizkiogu zure datuak? 

Zure datuak ez zaizkie hirugarren erakundeei jakinaraziko, salbu eta legeak horretara behartzen badu BASQUE TRADE (adibidez, Zerga Administrazioei, Justizia Administrazioari edo beste Administrazio Publiko edo agintaritza batzuei). 

Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egingo denik.

 

  1. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak? 

Oro har, datu pertsonalak gordeko dira zuk tratamendurako baimena kendu bitartean edo baimena kentzeko eskatu arte, edota BASQUE TRADEk bete behar dituen lege betebeharretarako beharrezkoa den denboran. 

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu BASQUE TRADEk finkatuta dauzkala datuak arazteko barne-politikak, bere esku dituen datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko, eta beraz, datu horiek ezabatu egin ahal izango dira jaso ziren xederako beharrezkoak edo/eta egokiak ez diren unean. 

 

  1. Zeintzuk dira zure eskubideak? 

Datuen babes arloan aplikatzekoa den araudiak hainbat eskubide ematen dizkizu zure datu pertsonalen gainean, uneoro baliatu ahal izango dituzunak zure datuak tratatzen ditugun denboran. Hona hemen zure eskubideak: 

  • Zure datuetara sartzeko eskubidea: eskubidea duzu zure datuetara sartzeko eta jakiteko zuri buruzko zein datu ari garen tratatzen.
  • Zure datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu tratatzen ari garen eta zuzenak ez diren zuri buruzko datuak zuzentzeko eta eskatzeko ezaba ditzagula datu horiek, baldin eta, besteak beste, datu horiek  ez badira gehiago beharrezkoak.
  • Zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu eskatzeko muga dezagula zuren datuen tratamendua. Kasu horretan, jakinarazten dizugu zure datuak gordeko ditugula bakarrik erreklamazioak egiteko eta erreklamazioetatik defendatzeko, datuen babes arloan aplikatzekoa den araudiak aurreikusten duen bezala.
  • Datuak beste norabait eramateko eskubidea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri buruz eman dizkiguzun datu pertsonalak eskuratzeko, erabilpen komun eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, eta datu horiek tratamendua egingo duen beste arduradun bati transmititzeko.
  • Datuen tratamendua aurkatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, eta zure egoera bereziarekin erlazionatutako arrazoiak direla medio, eskubidea duzu zure datuen tratamendua aurkatzeko. Kasu horretan, ez genuke gehiago tratatuko zure daturik, salbu eta gorde egin behar badira ezinbesteko motibo legitimoak direla medio, edo balizko erreklamazioak egiteko zein haietatik defendatzeko. 

Era berean, eskubidea duzu noiznahi erretiratzeko zure baimena, hala eginez batere kaltetu gabe baimena erretiratu aurretik baimen horretan oinarrituta egin den tratamenduaren legitimotasuna. 

Eskubide horiek baliatzeko idatzizko eskaera bat bidali behar duzu BASQUE TRADEra, 1. atalean zehaztutako helbidera, edo posta elektroniko bat bidali behar duzu lopd@basquetrade.eus helbidera.  

Azkenik, jakizu posible duzula erreklamazio bat jartzea Kontrolerako Agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia), batez ere satisfaziorik lortu ez baduzu zure eskubideak baliatuta. Agintaritza horrekin harremanetan jar zaitezke bere web orriaren bidez: www.aepd.es.

 

  1. Segurtasun-neurriak 

BASQUE TRADEk erabateko konfidentzialtasunez tratatuko ditu zure datuak uneoro, sekretupean gordetzeko betebeharra errespetatuz eta bat etorriz datuen babes arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoarekin; horretarako, beharrezkoak diren neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak)  hartuko ditu datuen segurtasuna bermatzeko eta inork ez ditzan aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe eskuratu, kontuan harturik teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak.

 

  1. “Cookie” Politika 

Orobat jakinarazten dizugu BASQUE TRADEk baduela Cookie Politika bat.

 

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Google Analytics cookie-ak

Googlek bermatzen du instalatutako cookie-ek ez dutela biltzen datu pertsonalik, eta bakarrik erabiltzen direla bestelako informazioa biltzeko: bilaketen joerak, erabiltzailearen zaletasunak, webaren funtzionamendua, webarekin lotutako publizitatea, erabiltzailearen kokalekua eta beste batzuk. Googlek erabiltzen dituen cookie-ei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Tipos de cookies que utiliza Google que utiliza Google esteka.

Google Analitycs tresnak neurketa horiek egiteko zure ordenagailuan instalatzen dituen cookie-ak Cookies usage on websites webgunean daude deskribatuta (ingelesez bakarrik dago).

Googlek bere baldintza orokorrak eta bere pribatutasun politika jarraitzen du bere zerbitzuak ematean.

BasqueTrade & Investment bere web atariko erabiltzaileei jakinarazten die Googlek webgune honen erabilerari buruz eskuratzen duen informazioa Googlena bakarrik dela, bere izenean biltzen duela, eta webgunearen titularrak ez duela informazio hori eskuratzen, baizik eta Google Analitycs tresnaren bitartez Googlek berak ematen dion informazio agregatua, inongo IP helbiderekin lotuta ez dagoena.

Erabiltzaileak argi izan behar du Googlek finkatzen duela uneoro Google Analytics tresnak atzematen duen informazioaren tratamendua eta erabilera, eta baita ere cookie baten funtzionamendua eta iraupena. Hala, Googlek informazioa eman ahala, erabiltzaileak posible du informazio horren bidalketa eragoztea: aski du horretarako bere nabigatzailearen ezarpenetan cookie-ak instalatzeko aukera desaktibatzea.

Beste cookie-ak

Paraleloki, gure webguneak zure arakatze-lehentasunak gogoratzeko beharrezkoak diren bestelako cookieak erabiltzen ditu indarrean zehar eta horrela esperientzia hobea eskaintzen dizu. Hauek dira:

  • PHPSESSID cookie bat da eta bere xedea webgunean saio bakarra identifikatzea da.
  • _dc_gtm_XXXXX Google Tag Manager kudeatzen duen cookie bat da, eta Google Anaytics etiketa kudeatzeko da.
  • adimedia_aceptarLeyCookies, erabiltzaileak dagoeneko cookie-politika onartu duela gordetzen du, eta cookie-ak berriro onartzea ekiditen du.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

Ados ez bazaude, deskribatutako “cookieek” aipatutako informazioa biltzen badute, zure arakatzailearen ezarpenetan uko egin dezakezu. Jarraian, arakatzaile ohikoenetan “cookieak” baztertzeko beharrezko argibideak eskaintzen dizkizugu:

Gailu mugikorren kasuan, ohikoa da aukera hauek ezarpenak atalean edukitzea.

Hala ere, gogorarazten dizugu cookieak baztertzen badituzu, litekeena dela gure webguneko zenbait zerbitzu eta funtzio desgaituta egotea, eta, beraz, ezin duzu webgune hau ezin hobeto erabili.

Era berean, gogorarazten dizugu, gure webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu cookieen erabilera baztertzeko zure arakatzailearen ezarpenak pertsonalizatu gabe, ulertuko dela mekanismo horiek erabiltzeko baimena ematen duzula, 22.2 artikuluan jasotako baldintzetan. Informazioaren Gizartearen Zerbitzuari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea, martxoaren 30eko 13/2012 RD idaztearen arabera.