Select Page

Berriak

Documento elaborado por Basque Trade & Investment Londres.

Gauza asko gertatu dira Erresuma Batuak 2016ko ekaineko erreferendumean erabaki zuenetik Europar Batasunetik irtetea, eta gertakari horiek guztiek gero eta ziurgabetasun handiagoa sortu dute bozketa bidez onartutako erabaki horren inguruan. Bloke erkidetik ateratzeak eragin handia izango du eragile askorengan, esaterako enpresetan, eta bereziki hornikuntza-katearen begiren bat Erresuma Batuan duten konpainietan.

Ziurgabetasun giro horretan, Europar Batasuneko enpresek aurrea hartu behar dute, oraindik egin ez badute, eta prest egon behar dira akordiorik gabeko haustura-eszenatoki baterako. Eszenatoki horretan Erresuma Batua herrialde ez-kide bezala tratatuko da martxoaren 29tik aurrera, eta horrek esan nahi du ez dela egongo trantsizio epe bat, zeinetan aplikatuko diren orain indarrean dauden arauak, berriak zehaztu arte; aitzitik, akordiorik gabeko haustura gertatzen bada, hirugarren herrialde bati aplikatzen zaizkion arau berak aplikatuko zaizkio Erresuma Batuari egun horretatik bertatik.

Merkataritza-harremanak gauzatzeko Munduko Merkataritza Erakundearen arauak beteko direnez, Europar Batasuneko enpresak Munduko Merkataritza Erakundeko (WTO) kide diren beste herrialdeetako enpresen parekoak izango dira Erresuma Batuko aduana-zergetan, muga-kontroletan edo zerbitzu arloko lankidetzetan, eta ez dute izango bestelako abantailarik.

Consejos sectoriales y generales-eu (002)

 Descargar documento pdf..