Brexit gaur
Heldu da ordua
Prest al dago zure enpresa akordio gabeko Brexit baterako?
Datorren abenduaren 31n irtengo da Erresuma Batua Europar Batasunetik. Ez bada akordiorik lortzen abenduaren 31a baino lehen, egun horretatik aurrera Erresuma Batua hirugarren herrialde bezala tratatua izango da, eta horrek ondorio garrantzitsuak ditu enpresa eta herritarrentzat.
Premiazkoa da Erresuma Batuarekin harreman komertzialak dituzten enpresak lehenbailehen prestatzea beste era batean lan egiten hasteko Erresuma Batuarekin.
Oraindik ez badakizu nola aurre egin eszenatoki honi edo zalantzak badituzu, kontsultatu gure FAQ atala edo jarri harremanetan gure Brexit Trade Helpdesk zerbitzu berriarekin. Euskal enpresarentzako aholkularitza-zerbitzu bat, gobernu britainiarrak Bilbon daukan Department for International Trade bulegoarekin lankidetzan eskainia.
Brexit Trade Helpdesk
Ez gehiago itxaron jakiteko nolako eragina izan dezakeen Brexitak Erresuma Batuarekin dituzun negozioetan.
BASQUETRADE ALERTA
BASQUE TRADE&
INVESTMENT
LONDRES
Horregatik, garrantzitsua da irteera ongi prestatzea eta hartu beharreko neurriak garaiz hartzea. Erresuma Batuarekin harreman komertzialak dituzten enpresak lehenbailehen prestatu beharko dira Erresuma Batuarekin beste era batean lan egiten hasteko.
Europar Batasunak akordio bat sinatu du Britainia Handiko gobernuarekin, zeinaren arabera gauzak aldatu ez balira bezala jarraituko baitugu lanean 2019ko apirilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean, baina akordio hori ez da berretsi oraindik, eta gerta liteke Brexit – No deal egoerara iristea, hau da, akordiorik gabeko haustura gertatzea.
Dena den, badaude beste aukera batzuk ere, adibidez, gerta liteke bigarren erreferendum bat egitea.
BASQUE TRADE & INVESTMENT LONDRES
6 Lloyd’s Avenue. Suite 6 CL
London EC3N 3AX
+44 20 3006 2434
%
%
%