Etiquetas
-
Aditzea dudanez, inportatzaileak gestionatu behar du BEZa. Ze inplikazio ditu DDP VAT EXCLUDED delakoak? Nola gestionatu beharko litzateke?
-
Bezeroekin indarrean dauden kontratuetan, «ezinbesteko kasutzat» har daiteke akordiorik gabeko Brexita?
-
Akordio gabeko Brexitak probableagoa dirudieneko honetan, aldaketarik izan al da Erresuma Batuan bizi diren EBko herritarrek etorkizunean izango duten estatusari dagokionez?
-
Erresuma Batuarekin lan egiten duen garraio-enpresa txiki bat gara. Akordiorik Gabeko Haustura gertatzen bada, egongo al da trantsizio-epe bat, zeinetan dokumentazio berdina (Europar Batasuneko lizentzia) eskatuko den garraio arloan? Halakorik ez balego, nola tramitatu beharko lirateke dokumentu berriak?
-
Bilbon bizi den profesional bat naiz, espainiar nazionalitatekoa eta Britainia Handiko enpresen ordezkari komertzial bezala aritzen naizena.
Britainia Handiko beste konpainia batean sartzeko aukera negoziatzen ari naiz eta Plan Estrategikoan aztertu nahi nuke posible den Euskadin bulego bat (IFK eta guzti) ezartzea.
Zeintzuk izango lirateke horren abantailak, laguntzak, baldintzak, e.a.? -
Aztertzen ari gara nolako eszenatokiak ekar ditzakeen Brexit gogorrak Europar Batasunetik inportatutako produktuentzat. Aztertu al duzue euskal enpresek Erresuma Batuan duten egoera eta prestatu al duzue zerrenda bat kontuan izan beharreko gaiekin? Gomendatuko zenukete aduana-despatxuko agenteren bat?
-
Duela gutxi Amazon bidez saltzen hasi gara eta orain gure enpresa Erresuma Batuan erregistratzera behartzen gaituzte merkatu-gaiak bertan biltegiratu ahal izateko. Nolako inplikazioak / ondorioak izan ditzake?
-
Uste dugu gaur egun Erresuma Batuan lanean ari diren eta bertan 5 urtez jarraian bizi izan ez diren hiritarrek lehenbailehen eskatu behar luketela aurrefinkatu estatusa. Horrela da hori?
-
Nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresa bat gara eta lehengaiak inportatzen ditugu Erresuma Batutik. Nolako eragina izango dute aduanetako tramiteek gure jardueran?
-
Bio-osasungintzaren sektoreko enpresa txiki bat gara eta Erresuma Batura esportatzen dugu. Zein arazo izan ditzakegu hemendik aurrera?
-
Bezero britainiar baten bidez lortzen dugu gure fakturazioaren %5. Salmentak ez daude arriskuan, baina libera esterlinetan fakturatzen dugu…
-
Ex – Works entrega-baldintzak negoziatu ditugu Britainia Handian dugun bezeroarekin. Orain esan digu baldintza berberak mantendu nahi dituela baina aduana-zergak guk ordaindu behar ditugula.
-
Piezak bidaltzen dizkiogu astero-astero produkzioa gelditu ezin duen bezero britainiar bati. Produkzioa gelditzen bada, penalizazio bat izango dugu. Zer egin dezaket bermatzeko aduanek ez dutela fluxua etengo?
-
Posible izango da aldi-baterako “esportazioak” egiten jarraitzea azoketan erakustaldiak egiteko?
-
Ezarpen komertzial txiki bat daukagu Erresuma Batuan eta hango zuzendariak erretiroa hartuko du datozen hilabeteetan. Europako hiritartasuna duen ordezko bat jarri ahal izango dut ala arrisku gutxiago izango ditut Britainia Handiko pertsona bat kontratatzen badut?
-
Gure enpresak ondasunak saltzen ditu Erresuma Batuan Europako estandarren arabera. Zeintzuk dira hemendik aurrera bete beharko ditugun estandarrak?
-
Hiru urte daramatzat lanean euskal enpresa batek Erresuma Batuan daukan ordezkaritza-bulego txiki batean. Eska dezaket finkatu estatusa? Zer beharko dut hori lortzeko?