Misioa, ikuspegia eta konpromisoak

Misioa
Erakunde publiko honen xedea da Euskadiko enpresei laguntza integrala eskaintzea kanpo-merkatuko ekimenetarako, haien lehiakortasuna eta jasangarritasunarekiko duten konpromisoa indartzeko, Euskaditik eta kanpoko bulego-saretik sustatutako programa eta zerbitzu pertsonalizatuen bidez.

Ikuspegia
Gure helburua da jauzi kualitatiboa ematea Euskadiko enpresak merkatu globalean txertatzeko eta nazioartean lehiakorrak izateko. Horretarako, balio erantsia, pertsonalizatua eta jarduketetan segmentatua duen laguntza-esparrua ezarri dugu eta ekonomiaren irekiera- eta nazioartekotze-maila sustatu dugu, kanpo-merkataritza bultzatuz, finkatuz eta dibertsifikatuz.
Gure konpromisoak
Sozietate publiko bat gara, zerbitzu integrala eskaintzen diona euskal enpresari bere nazioartekotze-bidean, eta helburutzat dugu modu sostengarrian indartzea euskal enpresaren lehiakortasuna, horretarako baliatuz Kanpo Sarea, diruz lagundutako programak eta Talentuaren sorrera.
Profesionaltasuna bezeroaren aurrean
Sare-lana eta inplikatutako pertsonak
Hurbiltasuna
Gardentasuna
Erantzukidetasun instituzionala
Kudeaketa aurreratua eta berrikuntza
Euskera
Basque Trade & Investmenten gure pertsonak, gure kultura eta gure hizkuntza zaintzen ditugu; horregatik, gure estrategiak berezkoa du euskara.

Euskara lehenesten dugu komunikazioan eta kanpo-irudian, eta komunikazio-hizkuntza gisa sustatzeko lan egiten dugu barnean. Era berean, gure zerbitzuen erabiltzaileen eta bezeroen hizkuntza-eskubideak bermatzen ditugu, eta irmoki lan egiten dugu egunero euskararen erabilera handitzeko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko.
Bestalde, aktiboki parte hartzen dugu Korrika, Euskaraldia, Euskararen Nazioarteko Eguna eta Egunean behin moduko ekimenetan, gure konpromisoa indartzeko, ez lan-munduan soilik, gizarte osoaren baitan baizik.
Era horretara, euskararekiko gure konpromisoa ezagutzera eman nahi dugu. Konpromiso hori ez da berria, baina beharrezkoa da ikustaraztea, beteko den bermearen erakusgarri, eta beste erakunde, enpresa eta herritarren aurrean agente eragile izateko.