Politikak eta Kode Etikoa

Nazioartekotze Agentzia – Basque Trade and Investment SA-k eta haren mendeko sozietateek erabateko konpromisoa dute arau legalak eta etikoak errespetatzeari dagokionez, eta horien aurka egiten duen jokabide oro baztertzen dute.
Orrialde honen bitartez, Agentziaren Betetze Araudi Politika ikusi ahal izango duzu, baita indarrean dagoen Etika eta Jokabide Kodea ere. Honako ezaugarriak dituen eredu baten giltzarriak dira bi dokumentu horiek:
1

Ordenamendu juridikoa, ezarritako barne-arauak eta oinarrizko printzipio etikoak errespetatzean oinarritzen da.

2

Desegokiak edo legez kontrakoak diren ekintza posibleak detektatzeko, prebenitzeko eta horien aurrean erreakzionatzeko diseinatutako sistema eta ekintza multzo bat bateratzea eta koordinatzea du helburu.

3

Gardentasunean oinarritutako klima profesionala eta lan-ingurunea garatzeko tresna da.

4

Arriskuarekiko esposizioa etengabe eta aldian behin ebaluatzeko aukera ematen du, baita arrisku horiek egikaritzea saihesteko mekanismoak ezartzeko aukera ere.

5

Jokabide jakin batzuen aurrean modu justuan, ez-diskriminatzailean eta proportzionalean jokatzeko aukera ematen duten prozesuak eta protokoloak biltzen ditu.

6

BasqueTrade osatzen dugun guztiok hura ezagutzea bermatzen duten prestakuntza-ekintzak hartzen ditu barne.

  • Fitxategia. Betetze Politika
  • Fitxategia. Kode Etikoa