Invest in Bogota eta BasqueTrade elkarlanean ari dira enpresei aukerak errazteko

BasqueTradek Kolonbian duen bulegoa aktiboki ari da lanean herrialde hartako osasunaren sektorean, bioosasunaren alorreko enpresei Kolonbiako merkatua ezagutzen eta jorratzen laguntzeko.  Horretarako, funtsezko hainbat eragilerekin harremanak ezarri dira: Invest in Bogota ? Investment and events promotion agency’, lankidetza mantentzen den erakundeetako bat da.

Invest in Bogotá

Maria Isabella Munoz Mendez, ‘Invest in Bogota’-eko zuzendari berria, bizitza-zientzietako inbertsioen arduradunarekin batera, Euskadi bisitatu zuen bioosasunaren sektorea bertatik bertara ezagutzeko, eta horren harira, Basque Helath Cluser-eko presidentea eta Biolan Helath-eko CEOa den Asier Albizurekin bilera bat egin zen sektorearen, enpresa motaren eta abarren ikuspegi orokorra partekatu zuten.
Bestalde, Invest in Bogotako taldeak interesa agertu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Parkeen Sareko berrikuntza-sistema ezagutzeko, Bogotan parke zientifiko eta teknologiko bat garatzeko plan bat dagoelako. Bilera, Cristina Andrés Urarte Teknologia Parkeen Sareko Marketin eta Prospekzio arduradunarekin egin zen.

 

 

Invest in Bogotari buruz  

Bogotako Merkataritza Ganberaren eta Hiriburu Barrutiaren arteko ekimen publiko-pribatua da. Eskualdeko ekintzailetza-ekosistema antolatzen duen erakundea da, eta 2021az geroztik, Bogota Convention Bureau negozio-unitatea osatzen du, hirirako inpaktu handiko ekitaldiak erakartzeko.

Bere helburua nazioarteko inbertsio garrantzitsua erraztea da, bai eta munduko bilerak eta ekitaldiak erakartzea ere, Bogota-Eskualdeko garapen sozioekonomikoan, lehiakortasunean eta bizi-kalitatean laguntzeko, Latinoamerikan negozioak egiteko helmuga gogokoena izan dadin.