Nazioartekotze Plana
Plan honen helburu nagusia da bidea erraztea euskal enpresei jauzi kualitatibo bat eman dezaten merkatu globalean sartzeko eta beren nazioarteko lehiakortasuna hobetzeko.
Nazioartekotze Planaren 8 ardatzak
Enpresen Nazioartekotze Plana 2017-2020
1. Balio erantsiko zerbitzuak
Balio erantsiko gure zerbitzu-zorroa, enpresa profilen arabera zatikatua, gaitasun propioak eta kolaboratzaileak integratzen dituen eredu batekin
2. Adimen lehiakorra
Ezagutza aurreratua eta aukera berriak sortu eta enpresei helarazi
3. Kanpo sarea
Kanpo Sareak euskal enpresa eta erakundeei ematen dien balioa handitu
4. Gaikuntza
Euskal enpresetako profesionalek nazioartekotzeari buruz duten gaikuntza espezializatua indartu
5. Finantzaketa
Finantzaketa-tresna lehiakorrak eskaini enpresei, alternatiba-aukera zabala izan dezaten nazioartekotze arloan
6. Berrantolatze instituzionala
Eusko Jaurlaritzak nazioartekotze arloan dituen gaitasunak eta aktiboak integratu eta indartu
7. Euskal sistemaren koordinazioa
Enpresen nazioartekotzea bultzatzen duten eragile guztiak koordinatzen jarraitu
8. Irudia eta komunikazioa
Aitorpena lortu Euskadirentzat, bertako enpresentzat eta Nazioartekotzeko Euskal Sistemarentzat