Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

BEINT Programa

Goi-mailako unibertsitate-titulua duten eta nazioartekotze arloko prestakuntza jaso nahi duten Euskadiko gazteentzat

Sartu zure espedientean.
Sartu hemen

APARTEKO Lan-esperientzia pertsonalA eskuratu nahi duzu?

BADUZU GOGORIK ZURE PRESTAKUNTZA AKADEMIKO ETA PROFESIONALA OSATZEKO?

Hemen dago BEINT 2024 Beken deialdia. 30 urte baino gutxiago eta unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteei zuzenduta dago, eta prestakuntza nazioarteko erakunde eta enpresetan jasotzea ahalbidetuko dizu. Gainera, aukera izango duzu hainbat arlo sakonago ezagutzeko, hala nola nazioarteko merkataritzaren errealitate eta arauak, euskal ekonomia-ehuna, bere instituzio eta enpresak, eta kokagune anitzeko enpresen kudeaketarako eta nazioarteko salerosketarako beharrezkoak diren gaitasunak.

Beken zuzkidura ekonomikoa 30.000 € eta 75.000 € bitartekoa da, xede-herrialdearen arabera.

Ez ezazu galdu lan-merkaturako ateak irekiko dizkizun aukera paregabe hau.

Informa zaitez orain!

2024ko deialdia itxita:
Eskaera egiteko epea 2024ko martxoaren 19tik apirilaren 19ra izan da.

2 urteko iraupena 3 fasetan

Graduondoa

Nazioartekotze alorrean Unibertsitateko Espezialistaren Graduondoko Berezko Titulua

UZT-ABE 2024 4 hilab.

(Oporraldia abuztuan)

Praktikak erakundeetan

Praktikak Basque Trade & Investment erakundearen bulegoetan, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzetan, Espainiako merkataritza-bulegoetan eta nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde edo elkarte batzuetan.

URT-ABE 2025 12 hilab.

PRAKTICAK ENPRESETAN

Praktika profesionalak atzerriko enpresa nazioartekotuetan edota Erakunde Multilateraletan

URT-ABU 2026 8 hilab.

Zuzkidura ekonomikoa 30.000€ eta 75.000€ artekoa izango da, xede-herrialdearen arabera

Hautaketa Probak:
Maiatzaren 4an, BECean (Bilbao Exhibition Centre).

100 plaza, honela banatuak:
A modalitateko 80 beka gehienez (programaren 1., 2. eta 3. faseak egingo dituzte).
B modalitateko 30 beka gehienez (programaren 1. eta 3. faseak egingo dituzte).

Helburuak

  • Nazioartekotze arloko trebakuntza ematea unibertsitateko titulua duten gazteei, horretarako eskainiz atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa eta beren mugikortasuna erraztuz, organismo sustatzaile eta enpresa nazioartekotuen bitartez.
  • Euskal enpresei eta beste erakunde batzuei profesionalak eskaintzea, eraginkortasunez erantzun diezaieten ekonomia irekiaren erronkei. Merkatu berrietara sartzeko, prestakuntza teknikoa duten eta ingurune kultural desberdinetan lan egiten ohituta dauden pertsonak behar dira.

Garrantzitsua:
Izena emateko, hautagaiaren izenean dagoen ziurtagiri digitala beharrezkoa da. Ez ezazu izen-ematea azken egunerako utzi, balizko arazo teknikoei aurreratu zaitez.

Betebeharrak

  • 30 urtetik beherako Euskal Herriko gazteak
  • Goi mailako unibertsitate-titulua
  • Ingeles gaitasuna, gutxienez B2

2024eko Araudi osoa kontsultatu

30 urtetik gora daramatzagu gazteak prestatzen merkatu globalerako

80ko hamarkadatik hona, Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotze Programa bat kudeatzen du, zeinaren helburua baita gazteei kanpo-merkataritza arloko prestakuntza ematea eta aukera eskaintzea atzerrian praktikak egiteko. Denbora honetan guztian, prestakuntza-premiak eboluzionatuz joan dira erakunde eta merkatu globalekin batera. Hori dela eta, nazioartekotzeko BEINT programa urtez urte aldatu beharra dago errealitate berrietara egokitzeko.

Dagoeneko milaka gazte eta enpresa atxiki zaizkio programa honi, zeinari esker hobeto ezagutu baitituzte nazioarteko merkataritzaren errealitatea eta arauak, euskal ekonomia-sarea, bertako erakunde eta enpresak, enpresa multikokatuak kudeatzeko behar diren gaitasunak eta nazioarteko erosketa eta salmentak.

Bat egizu BEINT erronkarekin eta bizi ezazu lan eta pertsona arloan esperientzia paregabe bat, nazioarteko erakunde eta enpresetan formakuntza jasoz

Itzal handiko profesional bezala itzuliko zara etxera, zabalik izango dituzularik lan-merkatuko ateak

Julen Ibarra estatu batuetako finantza aholkulari praktikak egin zituen

Julen Ibarra AEBetako Finantza Aholkulari gisa egin zituen bere praktikak BEINT bekari esker. Esperientzia horretatik abiatuz, zure ibilbide profesionalean jauzi egiteko aukera paregabea dela azpimarratu du.

Aitor Orive Shangai hirian kirol marketing praktikak egin zituen

Aitor Orive ADE ikasleak Shangai hirian egon zen urte bat baino gehiago Kirol Marketing manager bezala lanean. Aitorrentzat bekak irauten zuen 20 hilabetetean etorkizunerako hartzen duzun esperientzia eta formakuntza da azpimagarriena.

Interesatzen zaizu?

Utzi iezazkiguzu zure datuak eta zurekin kontaktatuko dugu deialdia argitaratzen denean.

Ohiko galderak

Noiz izango da BEINT bekaren deialdia?

2024ko martxoaren 19tik apirilaren 19ra.

Noiz izango dira elkarrizketak?

Zehaztu gabe.

Noiz jakingo dut onuraduna izan naizen?

2024ko ekainaren erdialdean

Noiz egingo da 1. fasea?

2024ko uztailetik abendura.

Aurkez naiteke nire gradua ekain-uztailean amaitzen badut?

Titulua edo ordezkagiria 2024ko maiatzaren 31 baino lehen eduki behar da.

Nire masterra baloratuko da beka eskaera bidali ondoren amaitzen badut?

Ez

Helmugara joan aurretik 30 urte betetzen baditut, aurkez naiteke?

2024ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez bazenituen, bai.

Bekara aurkezteko zer hizkuntza-ziurtagiri behar da?

Ez da hizkuntza-ziurtagirik behar, hautagaien hizkuntza maila hautaketa-probetan ebaluatuko da.

Posible al da aldi berean BEINT eta Global Training beketara aurkeztea?

Elkarren artean bateraezinak diren bekak dira, baina hautaketa-prozesuak denboran bat datozenean, bietara aurkeztea posiblea da. Bi plazen esleipenduna izanez gero, bati uko egin beharko zaio.

BEINTen onuradun izan naiteke antzeko beka baten onuradun izan banaiz?

BEINT bateraezina da antzeko prestakuntza-helburua duten unibertsitate-tituludunei zuzendutako laguntza edo beka honen edo beste batzuen onuradun izatearekin, baldin eta, beren ibilbidean, atzerrian praktikak egiteko aukera eman badute, 6 hilabetetik gorakoak edo 6 hilabetekoak, nazioarteko enpresa edo erakundeetan. Bereziki, nazioartekotze-beka horiek baliatzeko bateraezina da BEINT, Global Training, ICEXen edo beste administrazio autonomiko batzuen, merkataritza-ganberen, EBko merkataritza-sustapeneko erakundeen eta antzeko beste erakunde batzuen beken onuradun izatea.