Select Page

Berriak

Basque Trade & Investment, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat argitaratu du Txinako automobilgintzaren sektoreko osagaien merkatuari buruz.

Deskargatu Laburpen Exekutiboa HEMEN

Euskal enpresek txosten osoa (OEMei buruzko xehetasunak, ibilgailu berrien merkaturatzea eta HUB garrantzitsuenetako balio-kateen analisiak) eskuratu ahal izango dute, hala eskatuz gero. Txostena jasotzeko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: mzarraonaindia@basquetrade.eus

Gaur egun Txina da munduko lehen merkatua -Estatu Batuen, Japoniaren eta Alemaniaren aurretik-, bai ibilgailuen ekoizpenean eta baita ere salmentan, % 27ko eta % 28ko merkatu-kuotarekin hurrenez hurren. Gainera, gobernuak azken urteetan emandako bultzadari esker, Txina mundu mailako lider bihurtu da elektrifikazioaren eta belaunaldi berriko ibilgailuen aro berrian, ekoizpenaren heren bat bereganatuko duelarik 2024an.

Txosten honek xeheki aztertzen ditu datu ugari, eta horregatik ezinbesteko tresna izango da merkatura hurbiltzeko eta merkatuan posizionatzeko estrategiak lantzeko. Txostenaren analisiak ikuspegi desberdinak barne hartzen ditu, zeintzuek balio handiko informazioa ematen baitute Txinako hub-ei eta ibilgailuen fabrikazio-lantegiei buruz.

Ekialdeko hub-ak, Txinako automobilgintza sektorean tradizio handiena duenak, % 25eko merkatu-kuota erdietsiko du 2024an, Shangai eta Jiangsu probintziek bultzatuta. Ipar-ekialdean Alemaniako Premium OEMak daude, esaterako BMW edo VW, eta iparraldeko hub-ean, berriz, fabrikatzaile desberdin asko biltzen dira. Japoniarrak hegoaldean kokatu dira, zehazki, Guangdong probintzian, eta elektronikaren aldeko apustu sendoena egin duen hub-etako bat da. Erdigunean eta mendebaldean bertako OEMak eta ibilgailu tradizionalak nagusitu dira, eta gainerakoen atzetik doaz elektrifikazioaren arloan.

Txostenak baita ere aztertzen ditu Txinako merkatuaren ezaugarri batzuk, zeinetara sartzea  zaila izan baita historikoki nazioarteko enpresentzat, batik bat Europakoentzat eta Estatu Batuetakoentzat. Eta, bestalde, hizpide hartzen ditu herrialdeko negozio-aukera desberdinak, neurri batean lasaitu egin direlako merkaturako sarbidea oztopatzen duten betekizun batzuk (enpresen atzerriko jabetza, inportaziorako muga-zergak murriztea, etab.) eta erraztasunak eman zaizkielako atzerriko konpainiei bertan kokatzeko. Halere, badira oraindik hainbat eskakizun (inposatuak edo gomendagarriak) nahitaez bete behar direnak Txinako merkatuan sartzeko.

Informe Componentes Automoción China 2022-RESUMEN EJECUTIVO