Gure balore eta konpromisoak
Sozietate publiko bat gara, zerbitzu integrala eskaintzen diona euskal enpresari bere nazioartekotze-bidean, eta helburutzat dugu modu sostengarrian indartzea euskal enpresaren lehiakortasuna, horretarako baliatuz Kanpo Sarea, diruz lagundutako programak eta Talentuaren sorrera.
Profesionaltasuna bezeroaren aurrean
- Betetzen ditugu helburu eta zereginak eta errespetatzen ditugu ezartzen zaizkigun epeak.
- Modu aktiboan inplikatzen gara hartu ditugun konpromisoak betetzeko lanean, betiere bezeroaren asebetetasun osoa bilatuz.
- Objektibotasunez egiten dugu lan eta bermatzen dugu gure jardueretan tratu berdintasuna errespetatzen dugula.
- Bezeroari entzuten diogu eta kontuan hartzen ditugu bere beharrak gure erabakiak hartzean, eta bere igurikipenak gainditzen ditugu.
Gardentasuna
- Leialki ematen dugu gure ekintza guztien kontu, bai erakunde barruan, bai kanpoan.
- Berdintasun, gardentasun eta konkurrentzia printzipioek gidatzen dute gure lana, eta gure gain hartzen dugu gizartearen etorkizunaren ardura.
- Etikoki, koherentziaz eta zintzo jokatzen dugu, argi eta garbi adieraziz pentsatzen eta sentitzen duguna.
Sare-lana eta inplikatutako pertsonak
- Lankidetza eta sare-lana bultzatzen ditugu pertsonen eta lan-arloen arteko sinergiak indartuz, horrela balio handiagoa emateko egiten ditugun jarduerei.
- Pertsona guztiak inplikatzen ditugu, gure helburuetara errespetuz eta enpatiaz iristeko bidean.
- Lankidetza, Adiskidetasuna eta Kohesioa indartzen ditugu lantaldeetan.
- Pertsonak ilusionatzen eta batzen ditugu.
- Taldean egiten dugu lan, polibalenteak eta autonomoak gara gure zereginak gauzatzean.
Erantzukidetasun instituzionala
- Baliabide publikoak erantzukizunez eta eraginkortasunez kudeatzen ditugu.
- Eraginkortasunez eta gizarte-errentagarritasunez lan egiten dugu, kontuan harturik beti gure jarduerak dakarren onura soziala, ahalik eta baliabide gutxien kontsumituz eta jarritako helburuak lortuz.
- Eredugarriak izan nahi dugu eta modu baikorrean erantzuten diegu gure jarduera profesionalean hartzen ditugun konpromisoei.
- Konfiantza lantzen dugu kontsekuente izanez eta zintzo eta leial jokatuz.
- Gure konpromisoak betetzen ditugu. Esaten eta sinatzen dugun guztia betetzen dugu.
Hurbiltasuna
- Errespetuz, hurbiltasunez eta enpatiaz jokatzen dugu eta arreta egokia ematen diegu gurekin harremanetan jartzen diren pertsona eta enpresa guztiei.
- Iristerrazak gara eta tratu pertsonalizatua ematen diogu gure zerbitzuak baliatu nahi dituen enpresa bakoitzari.
Kudeaketa aurreratua eta berrikuntza
- Onartzen ditugu helburuak betetzeko prozesuan hartutako erantzukizuna eta konpromisoak, bai eta horiek betetzeko ardura, eskura ditugun baliabideak optimizatuz.
- Konprometiturik gaude Etengabeko Hobekuntzarekin eta kudeaketa aurreratuarekin.
- Etengabeko hobekuntza da gure iparra.
- Konpromisoa hartu dugu estrategian ezarritako helburuak betetzeko eta Kudeaketa Planean jasotako ekintzak gauzatzeko.
- Proaktiboak eta malguak gara, erne gaude ingurunearekiko, Sormena landuz eta erronka berriak onartuz.