Nazioartekotzeari Laguntzeko Programen eta Zerbitzuen Gida 2024

Basque Trade & Investment-ek, SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin lankidetzan, Enpresen Nazioartekotzea Bultzatzeko Programen eta Zerbitzuen 2024ko Gida aurkeztu du, enpresak nazioartekotzeko eskura dauden baliabideak eta laguntzak errazago eskuratzeko. Dokumentu osoak euskal erakundeek enpresei nazioartean zabaltzen laguntzeko eskaintzen dituzten laguntza-, prestakuntza- eta zerbitzu-programak biltzen ditu, laguntza ekonomikoetatik hasi … Read more

Automozioko euskal enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu dizkiete Japoniako 30 enpresa baino gehiagori

Japoniako 30 enpresa baino gehiagok parte hartu zuten azaroaren 27an egin zen “Electrification – Basque Automotive parts manufacturers” webinarrean, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) ACICAE Automozioaren Euskal Klusterrarekin lankidetzan antolatutakoa. Jardunaldiaren helburu nagusia Euskadi eskualde berritzaile eta Europako automozio-industriako lider gisa kokatzea izan zen, euskal industriaren gaitasun teknologikoak eta industrialak sektoreko eragile japoniar nagusien aurrean … Read more

Euskadik eta Alemaniako hegoaldeak adimen artifizialean eta fabrikazio aurreratuan duten harremana indartu dute

Euskal industriarentzat funtsezkoak diren teknologia berrietan enpresen arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin, Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldearen barruan dagoen euskal enpresen nazioartekotzerako agentziaren eta Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) erakundearen ordezkariek osatutako ordezkaritza batek Bavaria eta Baden-Württemberg bisitatu zituen. Misioan, adimen artifizialeko eta fabrikazio aurreratuko aukerak aztertu ziren, Alemania hegoaldeko garapen teknologiko eta industrialeko … Read more

Txinan kokatutako berrogeita bost euskal enpresek Asiako merkatuaren joerak eta erronkak aztertu dituzte

Txinan kokatutako 45 euskal enpresatako 60 profesional izan ziren Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziakShanghain antolatutako jardunaldian. Ekimenaren helburua Txinako merkatua aztertu eta haien arteko loturak sendotzea izan zen.. Txinako merkatuan 146 euskal enpresak dihardute, 228 ezarpenekin, ekoizpen planten eta merkataritza bulegoen artean, eta Jiangsu probintzian, Shanghain eta Pekinen … Read more

Nagore Bonilla Gabarain, Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berria

Gobernu Kontseiluak erabaki du Nagore Bonilla Gabarain izendatzea SPRI Taldeko Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berri, Ainhoa Ondarzabal Izaguirreren ordez. Honek 2018tik bete du kargua, eta eskerrak eman dizkio egindako lanagatik eta emandako zerbitzuengatik. Nagore Bonilla Gabarainek zazpi urte daramatza Business Unit Manager gisa Derivados del Fúor enpresan (Grupo Minersa), eta … Read more

Euskadik gazte talentua indartu du nazioarteko prestakuntzarako 500 Global Training beka berrirekin

2012az geroztik 5.088 gaztek jaso dituzte beka horiek eta funtsezko tresna da Eusko Jaurlaritzak talentu gaztearen alde egin duen apusturako. Nazioartekotze-politikak hiru ardatz ditu Euskadin: pertsonen prestakuntza eta gaikuntza, non kokatzen ditugun Global Training bekak; euskal enpresei nazioarteko jarduera ekonomikoan laguntzea; eta Euskadiko Kanpo Sarea, 92 herrialdetan presentzia duena, 22 merkataritza-bulego propiorekin. Eusko Jaurlaritzak SPRI … Read more

Euskadiko sektore eolikoa erreferente da Hego Korearentzat

Euskadiko enpresen ordezkaritza bat Hego Koreara joan da aste honetan, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziakEnergiaren Klusterrarekin lankidetzan antolatutako misio baten baitan. Bisitaren helburu nagusia eskualdeak energiaren esparruan duen potentziala ezagutzea izan da, bereziki itsasoko energia eoliko flotatzailean. Izan ere, sektore horretan berrikuntza, esperientzia eta nazioarteko proiekzioagatik nabarmentzen da … Read more

21 euskal enpresa Turkiako merkatuak makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan duen potentziala aztertzen ari dira

Turkiak 84,7 milioi biztanle baino gehiago ditu, eta ekonomia hedatzen ari da. Munduko hamaikagarren herrialdea da, eta laugarrena Europan, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunari (BPG EAP) dagokion BPGren arabera. Herrialdeko bizi-kostuari egokitutako ekonomiaren balioa neurtzen du BPGk. Europar Batasunarekin duen aduana-batasunari eta 27 herrialderekin dituen merkataritza-akordioei esker, sarbide pribilegiatua du nazioarteko merkatuetara. Gainera, makina-erremintaren eta bere osagarrien … Read more

B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa urteko seigarren eta azken saiora heldu da, “Sare profesionalen garrantzia eta garapena” izenburupean.Abenduaren 3an izango da, asteartean, Arabako Merkataritza Ganberan (Gasteiz). Oraingo honetan, networking-aren boterean jarriko da arreta, hazkunde pertsonal zein profesionalerako funtsezko tresna baita. Jardunaldian zehar, sare sendo eta anitzak eraikitzeko, aukera berriak identifikatzeko eta networking-aren eragina … Read more

Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Takahiro Nakamae Japoniako Enbaxadorearen distinzioa jaso du, Basque Trade & Investment – SPRI Taldearen nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak estutzeko egindako ahalegina aitortuz. 2023an Euskadi – Japonia Urtea ospatu zen. Ekimen horrek bi herrialdeetako pertsonen eta enpresen arteko harremanak sustatu nahi izan zituen, industria, energia, … Read more