Erabilera bikoitzeko produktuak esportatzen al dituzu? Ibilbide-orri honek pausoz pauso azalduko dizu

Basque Trade & Investmentek, TACEX by ATErekin lankidetzan, ibilbide-orri hau prestatu eta argitaratu du. Euskadiko enpresei erabilera bikoitzeko produktuei buruzko Europako araudia betetzen duten ala ez egiaztatzeko lana erraztuko die. Araudi horrek kontrol-erregimena ezartzen du aplikazio zibilak nahiz militarrak izan ditzaketen produktuen esportaziorako, bitartekotzarako, laguntza teknikorako, garraiorako eta transferentziarako.

Deskargatu HEMEN

Dokumentuak gida argia eskaintzen du esportazio-eragiketa batek erabilera bikoitzeko lizentzia behar duen zehazteko, eta, hala bada, hura eskatzeko prozedura azaltzen du. Horri esker, honako hauek egin ahal izango dituzu:

  • Europako araudiak zure produktuan eraginik ba ote duen identifikatu.
  • Esportazio-lizentzia behar duzun erabaki.
  • Behar bezala eskatzeko urratsak ezagutu.
  • Aduanan blokeoak edo zigorrak eragin ditzaketen akatsak ekidin.

Horren helburua enpresei laguntzea da, akats administratiboak, nazioarteko eragiketetan atzerapenak eta araudia ez betetzearen ondorioz ezar daitezkeen zigorrak saihesteko. Eta, horretarako, sakon aztertzen ditu funtsezko alderdi hauek (besteak beste):

  • Indarrean dagoen legeria eta bilakaera.
  • Araudiak jasotzen dituen salbuespenak.
  • Kasu bereziak (horien artean, murrizketak dituzten herrialdeetara –Errusia, Bieloerrusia eta abar– egindako esportazioak, adibidez).
  • Due diligencearen zeregina eta nazioarteko eragiketetako trazabilitatea.
  • Araudiak zenbait sektoretan duen eragina: elektronika, telekomunikazioak, informazioaren segurtasuna, sentsoreak, laserrak eta itsas sektorea, adibidez.

Hitz gutxitan esanda, Euskadiko enpresek nazioartekotze-prozesuetan aurrea hartzeko, babesteko eta segurtasun juridikoarekin jardun ahal izateko pentsatutako tresna da.

Gainera, Basque Trade & Investmentek enpresen eskura jartzen du bere Helpdesk espezializatua. Zerbitzu horretan, erabilera bikoitzeko produktuen esportazioei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen da, bai eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ezkutu komertzialari buruzko informazio eguneratua ere.

Ekimen horrek Euskadiko enpresen nazioarteko lehiakortasunarekiko erakunde mailako konpromisoa indartzen du, informazio teknikoa eta adituen laguntza emanez, gero eta erregulatuagoa eta zorrotzagoa den esparruan.

Deskargatu HEMEN

BTI - hoja-de-ruta-para-la-comprobacion-del-control-de-exportaciones-de-doble-uso. Dic 2025