Inportatzen al dituzu Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoaren (CBAM) eraginpean dauden merkantziak? Gida honek azalduko dizkizu horren eragin operatiboa eta finantzarioa aurrez ikusteko gakoak

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, finantza-betebeharrak aplikatzeko aldiari ekin zion mekanismoak

Karbono bidezko Mugako Doikuntza Mekanismoa (CBAM) Europar Batasunaren (EB) tresna bat da, 2050ean klima-neutraltasuna lortzea eta karbono-ihesaren arriskua prebenitzea helburu duena. Egoera hori enpresek beraien ekoizpena politika klimatiko malguagoak dituzten hirugarren herrialdeetara eramaten dutenean edo inportazioek emisio-intentsitate txikiagoko Europako produktuak ordezkatzen dituztenean gertatzen da. Hori ekiditeko, mekanismoak kostu bat ezartzen dio merkantzia jakin batzuen sarrerari, inportatutako produktuen eta Europar Batasunean ekoitzitakoen klima-helburuak parekatuz.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, finantza-betebeharrak aplikatzeko aldiari ekin zion mekanismoak. Fase honetan, inportatzaileek kostu bat ordaindu behar dute inportatutako produktuen fabrikazioan igorritako CO2e (karbono dioxido baliokidea) tona bakoitzeko. Gaur egun, araudia zementuaren, burdinaren eta altzairuaren, aluminioaren, ongarrien, hidrogenoaren eta elektrizitatearen sektoreei aplikatzen zaie,  araudiaren I. Eranskinean zehaztutako salgaiei eraginez.

Enpresa inportatzaileentzako betebehar berriak

Ibilbide-orriak inplikatutako enpresek egin beharreko ekintza administratiboak eta operatiboak biltzen ditu:

  • Aitortzaile baimenduaren izaera lortzea: CBAMari lotutako merkantziak inportatu ahal izateko, aldez aurretik Europako Batzordearen plataforman erregistratu behar da, izaera hori lortzeko.
  • Ziurtagiriak eskuratzea: Enpresa inportatzaileek CBAM ziurtagiriak erosi eta entregatu behar dituzt, beren produktuetan txertatutako emisioak estaltzeko. 2026ko jardueran zehar, prezioa hiruhileko bakoitzean finkatuko da, EU ETS sistemaren emisio-eskubideen batezbestekoaren arabera.
  • Urteko aitorpena aurkeztea: Urtero, irailaren 30a baino lehen, aurreko ekitaldiari dagokion inportatutako salgaien bolumen osoa eta inplizitutako emisioak barne hartuko dituen aitorpena erregistratu beharko da

Emisioak zehaztea, faktore kritikoa

Mekanismoak doikuntza bat aurreikusten du, Europako instalazioek eskubideen doako esleipenarekin lotuta jasotzen dutena, CBAM Faktore bat aplikatuz

Entregatu beharreko ziurtagirien bolumena txertatutako emisioen araberakoa da, produktuari lotutako karbono-aztarna adierazten baitute. Hornitzaileak erakunde independente batek egiaztatutako txostenik ematen ez badu, kalkulua Europako Batzordeak argitaratutako balio lehenetsien bidez egingo da nahitaez. Balio horiek herrialde bakoitzeko instalazio kutsagarrienetan oinarritzen dira, eta egiaztatutako benetako balioak baino altuagoak izan ohi dira.

Mekanismoak doikuntza bat aurreikusten du, Europako instalazioek eskubideen doako esleipenarekin lotuta jasotzen dutena, CBAM Faktore bat aplikatuz. Koefiziente hori pixkanaka murriztuko da, 2034an desagertu arte.

Hornitzaileak, kostuak eta araudi mailako hedapena berrikustea

Eszenatoki arautzaile honi aurre egiteko, ibilbide-orriak hainbat ebaluazio-neurri proposatzen dizkie enpresei:

  • Eragin-maila egiaztatzea partida aranzelarioaren, jatorrizko herrialdearen eta inportazio-bolumenaren arabera, urtean 50 tonatik beherako operazioetarako salbuespen-atalalasea kontuan hartuta.
  • Inpaktu ekonomikoaren zenbatespenak egitea balio lehenetsiak erabiliz.
  • ak isuriei buruzko txosten egiaztatuak entregatzeko prest daudela egiaztatzea.
  • Hornigaiak Europar Batasunaren barruko hornitzaileei erostea baloratzea, araudia betetzearen kudeaketa sinplifikatzeko.

CBAMren inpaktuari buruzko jardunaldi teknikoa

Dokumentu hau euskal enpresetara hurbiltzeko, Basque Trade & Investment-ek, TACEX by ATEko hizlarien partaidetzarekin, “Ibilbide-orria: MAFC-CBAM Karbonoaren Mugako Doikuntza Mekanismoa” webinarra eskainiko du. Helburua enpresei CBAMaren aplikazioari eta eraginari buruzko ikuspegi argi eta praktikoa ematea da, araudi horrek beren inportazio-eragiketei nola eragingo dien eta kostuetan zer inplikazio izango duen ulertzen laguntzeko.

2026ko maiatzaren 28an egingo da, 10:00etan, eta bertan mekanismoa arautzen duen esparru normatiboa errepasatuko da, zein enpresa eta sektoreri eragiten dien identifikatuko da, enpresa inportatzaileen betebeharrak zehaztuko dira eta karbono-ziurtagirien kalkuluari zein prezioei buruzko argitasuna emango da.

Eman izena hemen

Ekimen honek euskal enpresen nazioarteko lehiakortasunarekiko konpromiso instituzionala indartzen du, gero eta arautuagoa eta zorrotzagoa den esparru batean informazio teknikoa eta laguntza aditua eskuratzea erraztuz.

 

Euskal enpresek eskura dute ibilbide-orri hau, eta esteka honen bidez kontsulta dezakete:

Deskargatu HEMEN

hoja-de-ruta-cbam-eu