Select Page

Berriak

Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak azaroaren 10ean Euskalduna Jauregian egingo den internalizazio ekitaldiaren gakoak eskainiko ditu.

Mundura Begira ekitaldiak mundu osoko enpresa-liderrak, nazioarteko adituak, arduradun politikoak eta akademikoak bilduko ditu datorren azaroaren 10ean Euskalduna Jauregian, euskal enpresa eta industria sektoreak dituen erronka nagusiak eztabaidatzeko eta partekatzeko.

Edizio honetan, Mundura Begirak “Asiako merkatuek hemendik 2050era bitartean sortuko dituzten aukeretan eta euskal enpresek aukera horiek kokatzeko eta aprobetxatzeko dituzten gaitasunetan” jarri du arreta, Ondarzabalek gaineratu duenez.