Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Basque Trade-k, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, B2B bilerak egiteko aukera eskainiko die bere Kanpo Sareak jarduten duen herrialdeetako zirkunstantziak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten euskal enpresei; aukera paregabea izango da hobeto ulertzeko nola erantzun dioten merkatuek COVID-19ak eragindako krisiari, eta orobat jakiteko zeintzuk diren krisi honek dakartzan arazo eta joerak eta 2021erako aurreikuspenak.

BTI-SPRI lantaldearen informazio zuzen eta fidagarria baliagarri da negozioak atzerrian zabaltzen laguntzeko arrisku gutxiagorekin eta berme handiagoarekin. Gainera, Kanpo Sareak 70 herrialde baino gehiagotan dauzkan bulego eta ordezkaritzetako profesionalek txosten eguneratuak eta erreferentziazko esperientziak partekatuko dituzte bertaratuekin. Bestalde, aholkuak emango dituzte Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea sustatzeko, enpresak esportaziora bultzatzeko eta merkatuetan duten posizionamendua hobetzeko eskaintzen dituen tresna guztiei buruz.

Covid-19ak sortutako erronka globalaren aurrean, enpresek aukera izango dute aurrez aurreko bileretan parte hartzeko, kontsultak egiteko laguntzei edo Programa Instituzionalen bidezko finantzaketari buruz, eta zerbitzuen zorroko zerbitzu pertsonalizatuak eskuratzeko: sarrera komertziala kasuan kasuko herrialdean, hornitzaileen bilaketa hobetzea, merkatuko azterketak, tramiteak egiteko laguntza, coworking-eko espazioak lagatzea, eta baita ere jomugako ezarpen komertzialean edo produktiboan laguntzea.

Topaketa horietarako hitzorduak telematikoki adostu daitezke herrialde hauetako bulegoetako arduradunekin: Argentina eta Uruguai, Brasil, Txile, Txina, Amerikako Estatu Batuak, India, Italia, Mexiko, Polonia eta Ukrainia, Erresuma Batua eta Irlanda, Txekiar Errepublika eta Errusia eta Singapur-ASEAN. Aplikazio sinple bat baino ez da behar hitzorduak erreserbatzeko, eta esteka honetan eskuratu dateke (60 minutuko bakarkako bilerak).

Ekitaldi honi eta euskal enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekimen batzuei buruzko albisteak jasotzeko, komeni da SPRI Taldearen kanal sozialak eta komunikazio kanalak jarraitzea:
Linkedin: BTI-Nazioartekotzea
Linkedin: SPRI Taldea
Informazio-buletinetarako harpidetza