Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Mugikortasun-murrizketen ondorioz, sektore honetan interesa duten euskal enpresa gehienek ezin izan zuten joan “Shanghai International Automobile Industry Exhibition 2021” ekitaldira, Txinan egiten den automozio sektoreko azoka garrantzitsuenera.

Horregatik, SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat egin du azokan stand bat jarri zuten “TIER1” multzoko enpresa garrantzitsuenen (47 guztira) gaineko informazioarekin, zeintzuen artean baitaude Bosch, ZF, Valeo eta Denso, besteak beste.

Shangaiko bere bulegoaren laguntzarekin eta “Marklines” atariak emandako materialarekin, Basque Trade & Investment agentziak dokumentu bat prestatu du, non bildu baititu azokan ikusgai izan diren produktuen argazkiak eta konpainia parte-hartzaileei buruzko datuak. Ekimen horren helburua da azokan parte hartzerik izan ez zuten enpresa guztiek eskura izan dezatela azokan aurkeztutako produktuen eta sektoreko nobedade ugarien gaineko informazioa.

Txosten hori interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura dago helbide elektroniko honetan eskatuta:  mzarraonaindia@basquetrade.eus