Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Topaketa telematikoki egingo da otsailaren 3an, eta Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeak euskal enpresentzat dituen ondorioak ezagutaraztea eta gutxitzea du helburu.

Joan den abenduaren 31n Erresuma Batua Europar Batasunetik atera izanak ziurgabetasun-egoera berri bat ireki du Erresuma Batuan merkataritza-harremanak edo -presentzia dituzten euskal enpresentzat. Hori dela eta, Brexit-aren ondorioei buruzko informazio ugari dagoen testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak zuzenean ezagutarazi nahi ditu Eusko Jaurlaritzaren planak, Brexit ondoko egoerara egokitzen laguntzeko euskal enpresari.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRI etaBasqueTrade erakundeekin batera, otsailaren 3ko goizean 10: 00etatik 11: 00etara egingo den topaketa digitala antolatu du.

Topaketa hau esportatzaileak diren edo Erresuma Batuan ezarrita dauden euskal enpresentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa britainiarren filialentzat, Erresuma Batuan merkataritza-interesak dituzten enpresentzat edo Erresuma Batua zerbitzu edo produktuen hartzaile potentzial gisa hartzen duten enpresei zuzenduta dago batez ere.

Bertan aurkeztuko dira Brexitaren ondorioz kontuan hartu beharreko gai nagusiak:aduanak, logistika, zergak, langileak eta abar, bai eta Eusko Jaurlaritzak prestatu dituen laguntza-neurriak gure enpresa ehunean Brexitak duen eragina minimizatzeko.

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuak emango dio hasiera ekitaldiari,  Brexitaren ondorengo testuinguru politiko globalaren eta euskal enpresak aurrez duten egoeraren azalpenarekin hasiko da.

Lehen hitzaldi honen ostean, Ainhoa Ondarzabal BasqueTradeko kontseilariak euskal enpresek planteatutako arazo nagusien berri emango du, bai eta erronka horiei segurtasun handiagoz aurre egiteko eskaintzen zaizkien zerbitzuen eta laguntzen berri ere.

Ondoren, Pablo Fanok, Erresuma Batuko BasqueTrade Bulegoko zuzendariak, xehetasunez azalduko ditu Brexit ondoko egoera berri honetan euskal enpresari zuzenean eragiten dioten akordioaren gai nagusiak.

Ekitaldia Arantxa Tapia sailburuaren etorkizuneko ikuspegiarekin eta ondorioekin amaituko da.

Ez galdu Erresuma Batuan interesak dituzten euskal enpresa guztiek hemendik aurrera kontuan hartu behar dituzten alderdi zehatzak ezagutzeko aukera. Izena ematea guztiz doakoa da eta YouTube bidez egin ahal izango da, software gehigarririk instalatu gabe.

Izena eman