Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Basque Trade & Investment agentziak Bilboko Ganberarekin batera antolatu duen onlineko jardunaldi batean hizpide hartu da euskal enpresek duten beharra kanpo merkataritzako operazioetan arriskua kudeatzeko, pandemiaren osteko nazioarteko testuinguru ekonomiko ezinago aldakorrean.

Onlineko jardunaldi hori iragan asteartean (urriak 5) egin zen, Bilboko Ganberak antolatuta eta Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziaren bultzada eta lankidetzarekin. Ekitaldiaren helburu nagusia izan zen azaltzea nola bideratu behar duten euskal enpresek kanpo merkataritzako operazioetako arriskuaren kudeaketa teknikoa.

CESCE konpainiako Ipar zonako lurralde-zuzendari Fernando Aguirrek aurkeztu zituen esportaziorako kreditu-aseguruen arloan CESCEk proposatzen dituen tresnak faktore zenbaiten arabera (enpresa bakoitzaren tipologia, operazioaren, bezeroen eta nazioarteko merkatuen arrisku maila, etab.). CESCE–Compañía Española de Seguros de Crédito a la Exportación konpainia merkataritzako arriskuaren kudeaketan espezializatuta dago, bederatzi herrialdetan kokatuta dago eta mundu mailako laugarren  taldea da (Espainiako bigarrena) kreditu eta kauzioen arloan.

COVID-19aren osteko aro berriaren hasiera gorabeheratsu honetan dena egon behar da aurreikusita, kontuan harturik, adibidez, Brexita eta ekarri dituen hornikuntza arazoak, Txina eta AEBen arteko tirabirak lidergo ekonomikoa segurtatu beharrez, energiaren krisia eta bere eragina prezioaren gorakadan… Gorabehera horiek guztiak aukeraz betetako merkatu global batean gertatzen ari dira, zeinetan dena dagoen elkarrekin erlazionatuta: zorpetutako herrialdeak, lehengaien kostuen igoera eta produktu zenbaiten eskasia, hala nola erdi-eroaleena. Faktore horiek guztiek eragina dute sektore, herrialde eta enpresetan, baina ondorioak desberdinak dira kasu bakoitzean.

Ziurgabetasunek kezka sortzen dute merkatuan, eta dena laburbiltzen da esaldi honetan: “Itxaron onena, prestatu  txarrenerako eta kudeatu datorrena”.  Esportazioak arrisku askoren mende daude: arrisku politikoak, dibisa zein kontratuekin lotutakoak, legerien arteko desberdintasunak, garraioa, logistika, iruzurra edo ez-ordaintzeak. Horregatik, ezinbestekoa da arriskuak hartzea, saihestea eta murriztea, prozesuan eragina duten faktoreak aztertuz, arriskuak ongi kudeatuz edo aldez aurretik mekanismo zuzentzaileak aplikatuz bezeroekiko harremanetan, arrisku-mugei, epeei eta ordaintzeko moduei edo ez-ordaintzeei dagokienez.

Horregatik, kreditu aseguru bat tresna aproposa izan liteke arriskuak kudeatzeko, onartzen baita arrisku komertzialaren kudeaketa aseguru bizi bat dela, etengabe (astero edo egunero) harremanetan egon behar dena prozesuko datuekin, arriskua kontrolatuz, behar den estaldura emanez ez-ordaintzeetarako, finantzaketa eskainiz eta balizko birkobrantzak ahalbidetuz. Informazioaren analisiak oinarritzat ditu nazioarteko agentziek egiten dituzten  txosten zorrotzak, esaterako Dun & Bradstree konpainiarenak, zeinak, beste faktore askoren artean -nola baita herrialdearen arriskua- orobat zaintzen baititu  bezeroak eta hornitzaileak.

Arriskua probabilitate-kalkulu bat da, eragina izan lezake ez-ordaintze indize oso txikiko enpresetan (zerotik zazpirako eskala batean), eta batere eraginik ez oso indize altua daukan beste batean. Irtenbide egokiena da norbere premietara egokitutako estaldura poliza bat sinatzea.