Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Enpresa, huts-sistementzako depresore eta balbulen produkzioan oinarritzen dena, 40 herrialde baino gehiagotara ailegatzen da.

Hertell Mondragon Korporazioaren parte den kooperatiba txiki bat da; hala ere, urrutira heldu da. Tolosan sortu zen 50ko hamarkadaren amaieran sozietate anonimo bezala eta, 20 urte geroago, Ikaztegietara aldatu zen, sozietate kooperatiboan bihurtu zen eta Caja Laboral Talde ohiaren parte izatera pasa zen. 62 urte lanean eta 42 Mondragon Korporazioaren parte izan ondoren, enpresa mundu osoko 40 herrialde baino gehiagora heltzen da.

Lehen momentu batean, Hertellek tresneria eta makineria bereziaren fabrikaziora ekin zion, paper-sektorearen industria laguntzailearen barne, batez ere. “Sozietate Kooperatiboa izaten hasi ginenean, hutsaren sektorean oinarritu genuen gure produkzioa, huts-zisternentzako depresore eta balbulak fabrikatuz”, kontatu du Hertellen gerenteak, Marcelino Vergarak.

Gaur egun, 15 pertsonak osatutako plantilla duen kooperatiba txikia izan arren, Hertell 40 herrialde baino gehiagotara ailegatzen da: “Lehenengo salmentak nazioarteko merkatuetan 70ko hamarkadaren amaierakoak dira. Batez ere, sektoreko ferietan parte-hartzeagatik izan ziren, non enpresa presente dagoen aktibitatea hasi zuenetik”, azaldu du gerenteak.

Hertell hitzordu hauetan parte hartzen jarraitu du ordutik, esate baterako, FIHAV-La Habanako Nazioarteko XXX. Ferian, non euskal partaidetzek Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen laguntza jaso zuten.

Nazioarteko presentzia izateko, Vergararen arabera, “edozerk laguntzen du”. Gerentearentzako, “bidaiatzea eta bai bezeroekin harreman zuzena bai sektoreko ferietan parte-hartzea izatea ezinbestekoa da”, baita “erakundetan laguntza bilatzea. Garrantzitsua da merkatu-estudioak egiterakoan edo esportaziorako laguntzak eskatzeko, enpresa txikientzako garrantzi handia duten arloak”.

Hertell bezalako firmek euskal industria mundu-erreferente bezala kokatzen dute, arlo ezberdinetan: “Mundu mailako hainbat sektoretan euskal enpresak buruan ikustea harrotzekoa da. Guk, Mondragon Korporazioaren parte bezala, eredu ugari ditugu”, azpimarratu du Vergarak.

Besteren artean bereizteko, Hertellek asko hartzen du kontuan “bezeroarekin hurbiltasuna eta tratua. “Erantzun hori bistakoa da, baina jarraipena egiteak eta bilatzen dutena ulertzeko haien lekuan jartzeak ordu asko suposatzen ditu”. Nazioarteko planora pasatzeko, gainera, Hertell egungo industriaren joera jarraitu du eta, nahiz eta sektore tradizional baten parte izan, digitalizazioa barneratu du: “Gure salmenten sektore nagusia abeltzaintza- eta nekazaritza-makinaria da, teknologia berriei azkar egokitzen ari den sektore bat. Gure produktuak egokipen hauen abiaduran garatzen joan dira, azken urteotan bertigokoa izan dena”. Vergararentzako, nazioarteko presentzia hau “oinarrizkoa da negozio-zifrak mantendu eta hazteko, azken urte hauetan ardatz nagusienetako bat kooperatibarentzako”.

Gaur egun, Hertell hainbat egitasmo abian jarri ditu; esaterako, udal- eta industria-garbiketen sektoreentzako huts-ekipoen diseinua eta merkaturatzea, makinariaren berrikuntza eta plantako baliabideen optimizazioa antolakuntza-arloan edo produktuentzako material alternatiboak. Etorkizunean, bere helburua “nekazaritza- eta abeltzaintza-sektore tradizionalean erreferente izaten jarraitzea” da, eta “negozio-aukera berriak irekitzea hutsaren munduaren beste sektoretan”, Vergararen arabera.

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.