Select Page

Berriak

Ebaketarako erreminten lehen mailako hornitzailea, Izar euskal fabrikatzailea liderra da Espainiako merkatuan, eta posizio paregabeak ditu bere merkatu naturalean Frantzia eta Portugal bezalako herrialdeetan

Izar enpresaren Frantziako salmentak % 24 hazi ziren joan den ekitaldian. Frantziako merkatua oso exijentea da, baina euskal konpainia merkatu horretako hornitzaile garrantzitsua da duela hainbat urtetik, zerbitzu bikaina eskaintzen duelako: kalitatezko produktua, prezio oso lehiakorra eta stock-aren kudeaketa egokia (beti dago eskuragarri).

Izar euskal fabrikatzailearen indarguneetako bat da bere zerbitzu logistikoari esker lortu duen bikaintasun-maila. Inbertsioak eta hobekuntza logistikoak bultzatzera bideratutako bere etengabeko politika dela medio, gai da egunean zerbitzatutako lineen % 99ko produktu-banaketa lortzeko.

Izar-ek gero eta bezero gehiago eta garrantzitsuagoak ditu Frantzian, eta bezeroari ematen dion zerbitzuaren eta arretaren isla da hori. Hain zuzen, Zornotzako konpainiak emaitza bikainak lortu ditu bi puntu horietan duela gutxi egin duen asebetetze-inkestan.

Bere aurtengo kanpainak bi jomuga ditu. Batetik, merkatu industrial eta teknikoago bat, eta bestetik, eraikuntzaren ingurune profesionala. Gainera, nobedade ugari ditu eskuartean, zeintzuen artean aipagarriak baitira erabiltzaile tekniko eta exijenteenei zuzendutako Metal Gogorretarako tresnak, composite-entzako fresagailu bereziak eta errendimendu handiko hiru hortzeko barautsak dituztenak.

Arlo profesionalean, nabarmentzekoa da ebaketarako olio gama osoa berritu duela, eta ahalegin handia egin duela azken belaunaldiko xaflatxo eta xaflatxo-eramaileen gama zabaltzeko.