Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Gaur egun Txekiako Errepublika ‘GSA’ Europar Agentziaren egoitza da, 2021etik aurrera ‘EUSPA’ agentzia europar berria izango dena.

Basque Trade & Investment, SPRI Taldearen Nazioartekotzerako Euskal Agentziak, txekiar gobernuarekin batera, alor aeroespazialean ager daitezkeen enpresa-aukerak identifikatzea eta kolaboratzea bultzatzera zuzendutako hirugarren jardunaldia ospatu du.

Joan den urriaren 19an ospatutako lan-saioan GSA Satelite bidezko Europar Nabigazio Agentziak (EUSPA) parte hartu zuen, baita Txekiako Garraio Ministerioak eta sektore aeroespaziala, logistika, garraioa, IT eta telekomunikabideen sektoreei lotutako hainbat instituzio eta kluster ere.

EUSPAri eta Txekiako sektore aeroespazialari dagoeneko euren teknologiak hornitzen ari diren enpresak gehiago sartzeko helburua zuen; era berean, euskal enpresa esportatzaileen kopurua areagotzeko asmoa zuen. Talde antolatzaileak lan eraginkorra egin du helburuok betetzeko, aurrez aurrekoak ez diren aktibitateek arazoak dakartzaten arren.

BasqueTradek ekitaldi honen duen erronka euskal entitateei (enpresak, I+D zentroak, unibertsitateak) protagonismoa ematean eta ahalik eta batzar gehien izatean datza. Emaitzarik nabarmenen artean partaideen kopurua dugu; 55 firma partehartzaile B2B neworkingerako, 62 batzar ospatuta eta guztira 4 aurkezpen eginda.

Txekiako industria-sareak balizko aukera franko eskaintzen die euskal enpresei. Hegazkinak eta hegazkinen motore osoak ekoizten dituen eta balio-kate integrala duen munduko herrialde gutxien artean dugu Txekia, bertako hamarnaka ekoizle dituen herrialde honek espazioaren sektorean tradizio handia baitu.

Aeronautika sektore oso espezializatua da, txiki samarra beste batzuekin alboratuta, eta erlatiboki mugatua programa espazialen konfidentzialtasuna dela eta. Ekimenera soilik Aeroespacen aktibitateak dituzten erakundeak gonbidatu ziren.