Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Joan den otsailaren 18an, SPRI Taldeko Basque Trade & Investment Agentziako lantaldeak Ukrainiako aukera-sektore desberdinei buruzko lan-saio interesgarri bat antolatu zuen, Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuarekin lankidetzan.

Ukrainia lehentasunezko bazkidea da Europar Batasunarentzat, eta Elkartze Akordio bat du EBrekin 2017ko urtarrilaren 1etik. Europar Batasunaren lehentasunezko bazkide izaki, Ukrainiak 15.000 milioi eurotik gora jaso ditu EBtik eta Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankua (EBRD) bezalako beste finantza-organismo batzuetatik.

Usoa Agirrek –Head of International Network Basque Trade- eginiko sarrerarekin hasi zen saioa. Ondoren, webinar-ean, BasqueTrade Agentziaren Ukrainia eta Poloniarako bulegoko zuzendari Iwona Gieldowska-k azalpen labur bat eman zuen herrialdeko negozio-giroari, aukera-sektoreei eta BasqueTrade-k herrialde hartan kokatutako euskal enpresei eskain diezazkiekeen zerbitzuei buruz.

Lesya Kuzmenko-k -EBRDren Deputy Head Ukrainian- gako batzuk eman zituen EBRDren proiektuen esleipenak lortzeko Ukrainian. Bestalde, Mark Magaletsky-k –EBRDren Deputy Head Ukrainian- hizpide hartu zituen negozio-aukera zehatzak, Ukrainian EBRDrekin gaur egun lankidetzan garatu daitezkeenak eta etorkizunean iritsiko direnak, batez ere mugikortasun elektriko, garraio eta energia berriztagarrien sektoreetan.

Azkenik, EBRDko eta BasqueTrade-ko arduradunei zuzendutako galdera eta zalantzen espazio bat ireki zen.

Hona hemen jardunaldiko materialak:

EBRDren ETA BASQUE TRADE & INVESTMENT AGENTZIAREN AURKEZPENAK:

2021-02-16-EBRD-presentation-Ukraine

 

2021-02-16-BTI-presentation-Ukraine

JARDUNALDIKO BIDEOA