Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Start up bizkaitarrak Penintsulan eta AEBetan presentzia du, eta aitzindaria da Industrial Internet of Things (IloT) punta-puntako teknologia erabiltzen.

Sticker Control start up bizkaitarrak software bat garatu du, industria-enpresek eta banatzaileek biltegi-kudeaketa eta inbentarioaren eta ekipamenduen kontrola digitalizatu eta automatizatu ahal izateko.

Enpresa 2017. urtearen amaieran sortu zen, aldizkako egiaztapenetan datuak hartzeko prozesuak automatizatzeko aukera aztertzeko helburuarekin, eta manufaktura-industrian stockaren edo ekipamenduen kontrolean, kudeaketan eta jarraipenean dagoen gabezia detektatu zuten. Gainera, Unai Larrauri Sticker Control enpresako sortzaileetako batek adierazi duenez, “merkatuan arazoari aurre egiteko dauden soluzioak ez dira beti eskuragarri izaten, bai martxan jartzearen kostuagatik, bai konponbideari eusteko langileak behar izateagatik”.

Sticker Controlen ezaugarria, gaur egun merkatuan dauden Enterprise Resource Planning (ERP) delakoekin alderatuz, Unai Larrauriren arabera, “modulartasun eta moldakortasun maila altua duela da. Hau da, sistemak berak, pertsonalizazio eta parametrizazio txiki batzuekin, bezero mota ezberdinei irtenbidea eman diezaiekela”.

80/20 araua erabiliz egiten du hori. Sticker Control enpresak ” bezero batek digitalizaziora eta automatizaziora pasatzerako momentuan dituen beharren % 80ri irtenbidea ematen dion sistema bat eskaintzen du. Hori, ERP pertsonalizatu batek edo aholkularitza-enpresa tradizional batek ezarritako sistema baten kostuaren % 20aren truke egiten da”, azpimarratu du start up-aren sortzaileetako batek. Gainera, enpresa aitzindaria da Industrial Internet of Things (IloT) punta-puntako teknologiari irisgarritasuna ematen, eta haren erabilera arrazionalizatzea du helburu, korporazio handien eta ETEen arteko muga digitala murriztu dadin.

Trazabilitatearen kontrola eta elementuen kudeaketa

Sticker Control sistemaren abantaila nagusietako bat da bezeroak hainbat modutan erabil dezakeela, Internet of Things (IoT) gailuak integratzen dituen sistema oso batetik hasi (bere ERParen nolabaiteko indartze batetik) eta plataforma modu intentsiboan erabiltzeraino, trazabilitatearekin eta elementuen kudeaketarekin lotutako zeregin guztiak kontrolatzeko.

“Gaur egun, enpresek gero eta datu fidagarriagoak eta zehatzagoak behar dituzte negozio-erabakiak hartu ahal izateko. Trazabilitateari eta datuaren erabilerari buruzko baldintza horiek beherantz eramaten dira beren hornidura-katean, eta, ondorioz, IoT sistemarik ez duten hornitzaileak desabantailak dituzte sistema horiek dituzten enpresekin konparatuta. Faktore mugatzailea ere izan daiteke kontratazio jakin batzuetarako, adibidez, sektore aeroespazialetarako “, ohartarazi du Unai Larraurik.

Sticker Control enpresak zazpi langile ditu eta Penintsulan eta Estatu Batuetan du presentzia. Enpresa bizkaitarrak era askotako enpresei eskaintzen dizkie zerbitzuak. Horrela, Clevelandeko (AEB) enpresa baten ontzi berrerabilgarrien trazabilitatea kontrolatzen du, Euskadin kokatutako konpainia baterako ekipamenduen kudeaketa egiten du edo ekoizpen zinematografikoetarako jantziak alokatzen dituen Europako enpresa handienetako baten jantzien kontrola kudeatzen du.

SPRI Taldeak sustatutako industria adimendunaren berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak aukeratu du start up hau. “Programaren parte izatea guretzat oso onuragarria izan daitekeela uste dugu, bezeroak erakartzeko estrategia hobetzen lagunduko digulako, gure soluzioari buruzko mezua hobetuz eta modulatuz, bezero potentzialek zer eskaintzen diegun ulertu ahal izan dezaten”, nabarmendu du Sticker Control taldeko sortzaileak.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Informazio gehiago esteka honetan.