Select Page

Berriak

Kolonbian kokatutako eta energia sektorean interesatutako zortzi euskal enpresak parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren Kolonbiako bulegoak antolatutako jardunaldi telematiko batean, non hizpide hartu baitzituzten sektoreko negozio eta lankidetza aukerak.

Saioan parte hartu zuten, orobat, Meatze eta Energia Ministerioko eta Meatze eta Energia Plangintzarako Unitateko (UPME) hainbat ordezkarik, bai eta Latinoamerikako ekonomia gorakor honetan kokatutako euskal bulegoko teknikari eta aholkulariek.

“Energia Berriztagarriko Iturri ez Konbentzionalak” (FNCER) garatzeko beharrak eta hainbat proiektutan lankidetzan aritzeko aukerak elkartu zituen Elecnor, Ennera Caf-te, IDOM Consulting, Ingeteam, LKS, Ormazabal, Saitec, Tecnalia eta Tecnoambiente enpresetako profesionalak saio horretan.

Bilerako ondorioen txostena eskuratu nahi duenak edo hobeto ezagutu nahi dituenak SPRI Taldeak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez eskaintzen dituen zerbitzuak, jar dadila harremanetan Eusko Jaurlaritzak Kolonbian duen ordezkaritzarekin, bere webgunean zehaztutako datuen bitartez.