Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Aurrekontua 6,25 milioi eurora igo da eta bekadun bakoitzak hilean 1.530 eurorainoko laguntza jasoko du 6 hilabetez.

500 gaztek eskuratu ahal izango dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak, SPRI Taldeak Basque Trade and Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez egin duen deialdiari esker. Global Training bekak bereziki pentsatuta daude nazioarteko mugikortasuna sustatzeko, eta laguntza jaso ahal izateko ezinbesteko baldintza da unibertsitateko titulua edo goi-mailako LHko graduko prestakuntza izatea. Aurtengo ekitaldirako aurrekontua 6,25 milioi eurokoa da, eta bekak kudeatu nahi dituzten erakundeek 2022ko maiatzaren 16ra arte aurkeztu ditzakete euren eskaerak.

Euskadik hainbat ekintza programatzen ditu hazten jarraitzeko behar duen talentua sortzeko, eta urtero deitzen den beka programa hau dugu horietako bat. Enpresek pertsona prestatuak behar dituzte, eta esperientzia honek aukera ematen die Euskadiko gazteei euren jarduera profesionalerako gaitasun eta ezagutzak barneratzeko, eta kasu honetan, gainera, kultura anitzeko eta nazioarteko ingurune batean.

Hala, programa honek aukera ematen du atzerrian profesionalki trebatzeko, gazte bakoitzaren espezialitate akademikoaren araberako praktika ordainduak eginaz atzerriko enpresa edo erakundeetan.

Programaren helburua da atzerrian eskuratutako ezagutza eta gaitasun horiek Euskadira ekartzea. Eta bekadunek erabakitzen badute atzerriko egonaldiak luzatzea, handik lan egingo dute Euskadiko ekonomiaren interesen alde.

Programaren aurrekontuari esker, bekadun bakoitzak 9.180 eurorainoko laguntza jaso ahal izango du eta erakunde onuradunek 1.000 eurorainokoa, programa martxan jartzeak eta kudeatzeak berekin dakartzan gastuetarako. Gainera, kontuan hartu dira pandemiak sortu dituen arazoak eta 1.000 euroko partida bat aurreikusi da bekadun bakoitzarentzat ezohiko kontingentzietarako, hala nola segurtasun arazoak, osasun arazoak edo mugen itxiera. Horrez gain, programak laguntza medikoa eta istripu eta bidaietarako asegurua ematen dizkie bekadun guztiei.