Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Arabako enpresak, Telefónica Tech-ekin batera, CS4R laborategia inauguratu du Munichen, eta, horri esker, gorabidean dagoen sektore batean are gehiago aurrera egiteko aukera izango dute.

Robot industrialen erabilera gero eta ohikoagoa da hainbat sektoretan, prozesuen eraginkortasuna eta produktibitatea asko hobetzen baitute, baina robot industrialen gorakada horrek eragin dezakeen arazoetako bat zibererasoak dira. Gorakada digital horri eta zibererasoei erantzuteko, Alias Robotics -ek, robotika zibersegurtasunean espezializatutako enpresa arabarrak, robotei soilik zuzendutako munduko lehen zibersegurtasun laborategia sortu du Telefónica Tech enpresarekin batera.

Laborategi hau, CS4R (Cyber Security For Robots) deitua, Municheko Wayra berrikuntza hub-aren instalazioetan kokatuta dago, bi enpresentzat estrategikoa den eskualdea bihurtu dena. Horrela, enpresek tokiko bezero potentzialekin harremanetan jarri ahal izango dute, eta, zehazki, Alias Robotics enpresak bere produkturik eskatuenetako bat eskaini ahal izango du, Robot Immune System (RIS). Software soluzio aurreratu honek robotak jasan dezaken edozein mehatxu detektatzen du, baita saihestu eta babestu ere. Giza sistema bezalaxe, egokitu egiten da eta eboluzionatu egiten du, robotak babesteko.

CS4Rak askotariko robotak ditu, industrian oso erabiliak direnak. Adibidez, elkarlaneko robotak, profesionalarekin zuzenean lan egiten dutenak, ohiko robot industrialak eta plataforma robotiko mugikorrak.

Alexander Arriola Alias Roboticsen CEOaren arabera, “gero eta bezero gehiagok egiten dute roboten zibersegurtasun maila hobetzearen alde. Hori dela eta, etorkizuneko fabrika gailu guztiak konektatuta egongo diren espazio bat izango da, non gizakiak eta robotak lantokian lankidetza estuan arituko diren”.

Bestalde, Vicente Segura Telefónica Techeko OT segurtasun arduradunak gaineratu duenez, “zibersegurtasun robotikoak enpresei laguntzen die jasandako erasoen ondorioz sortutako ekoizpen-geldialdiak saihesten. Horrela galera ekonomiko handiak saihesten dira eta erreputazio arazoak desagertzen dira”.

Alias Robotics 2018an sortu zenetik ari da lanean segurtasun zibernetikorako, bai eta robotentzako eta horien osagaientzako segurtasun-irtenbideak eskaintzeko ere.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.