Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

1978an sortu zenetik, Gizaburuagan (Bizkaia) egoitza duen B.lux enpresak diseinu garaikideko argiak egiten eta banatzen ditu, produktu-katalogo zabal batekin. Gaur egun, 35 langile inguru ditu, eta nazioarteko 65 merkatutara iristen da. Hasieratik, enpresak beti izan du esportatzeko bokazioa, eta horrek agerian uzten du esportazioak gaur egun negozioaren % 80 direla.

Azken 20 urteetan, sektoreko enpresa askok ‘low cost’ herrialdeetan kokatzea erabaki dute. B.luxek, aldiz, bere produktuen kalitatearen eta fabrikazio propioaren aldeko apustua egin du, lantegia eta langileak mantenduz. “Gure balio bereizgarrietako bat fabrikaziotik abiatuta balioa sortzea da”, nabarmendu du Harriet Ibarretxek, B.luxeko general managerrak.

Kalitatezko fabrikazio propioaren aldeko apustu horri esker, B.luxen ospe handiko arkitektoekin lan egin ahal izan dute, hala nola; Dominique Perrault, Frank Gehry, zeinekin Marqués de Riscal upeltegiak argiztatzen edo Basileako (Suitza) Novartis eraikina argiztatzen lagundu duten, edo Patxi Mangado, Palmako Auditoriumean kolaboratuz.

Ospe handiko arkitekto horiek enpresan konfiatzen dute bere garapen gaitasunari esker. B.luxek ez ditu bere produktuak diseinatzen, industrializatu egiten ditu. Izan ere, diseinuak mundu osoko kanpoko sortzaileekin egiten dituzte. “Gure ibilbide osoan 50 pertsona baino gehiagok eman digute balioa. Diseinatzaile horiei esker lortu dugu arkitektoek zer eskatzen ziguten ulertzea, eta horrela, proiektuak aurrera eramatea”, adierazi du Harriet Ibarretxek.

B.luxek Frantzia edo Alemania bezalako herrialdeetan merkataritza sareak ditu, eta duela gutxi ‘show-room’ bat ireki du Manhattanen. AEBetako eta Kanadako merkatua oso garrantzitsua da enpresarentzat, izan ere katalogo espezifiko bat du merkatu horretarako.

Fakturazioaren zatirik handiena esportazioetatik datorrenez, COVID-19ren ondorioz, merkatua geldirik egon da. Egoera hori baliatu dute B.lux-en merkatuari buruzko hausnarketa egiteko. “Erabiltzaileen bizitzeko modua aldatzen ari da, bai bizilekuetan, bai hoteletan, bai bulegoetan. Ohitura aldaketa horretara bideratu dugu enpresa”, azpimarratu du general managerrak.

Etorkizunari begira, B.lux barne-digitalizazioko prozesu batean murgilduta dago, bai maila administratiboan, bai fabrikazioan. Bestalde, bere marka indartzea du helburu, dagoeneko presentzia duen lekuetan presentzia indartuz. “Gure asmoa New Yorken erabili dugun formula eramatea da, gure ‘show-room’ a bertako partner batekin elkarlanean irekiz. Formula hori Europako hiriburu gehiagotan ere ezarri nahi dugu”, azaldu du Harriet Ibarretxek. Bere aitak, Agustinek, zeregin garrantzitsua izan du Habic klusterrean, ekipamenduaren, zuraren eta altzarien euskal elkartea, 2017ra arte horren buru izan baitzen.

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.