Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Wendy Drukier Kanadako enbaxadorearen bisita dela eta, Basque Trade & Invesment agentziak Euskadiren eta Kanadaren arteko harreman komertzialak indartzeko interesa azaldu du.

Kanada munduko bederatzigarren ekonomia da, eta hogeita batgarren dago Euskadiko esportazioen zerrendan. Horregatik, Industriaren Garapen eta Nazioartekotze Plan berriak (2021-24) lehentasunezko herrialdeen artean kokatzen du Kanada, eta horrek esan nahi du SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak bere ahaleginak indartu behar dituela herrialde hartan, aukerak eskaintzeko euskal enpresari.

Kanadako Enbaxadarekin batera, lankidetzarako esparru berriak aztertuko dira jarduera komertziala bultzatu ahal izateko hainbat sektoretan, besteak beste hauetan: “foodtech”, adimen artifizialarekin eta zibersegurtasunarekin lotutako teknologiak, sektore aeronautikoko osagaiak, itsasoko energien eta hidrogeno berdearen garapena edo gailu medikoak. Momentuz, Euskadiko esportazioak siderurgia, automozio eta ekipo mekanikoen sektoreetan zentratzen dira.

Aurreikusten da 2022an misio komertzial bat egingo dela Europako SME Agentziak (EASME) bultzatutako ProSME proiektuaren karietara, eta aukera hori aprobetxatuko da euskal enpresek Kanadako lizitazio publikoen merkatuan parte har dezaten sustatzeko. Basque Trade & Investment Agentziak Kanadako organismo eta erakundeekin sor litezkeen lankidetzak aztertuko ditu. Gaur egun badago lankidetza-akordio bat Québec probintziarekin, aukerak garatzeko sektore aeroespazialean eta adimen artifizialarenean.

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan helbide honetan: agavin@basquetrade.eus