Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Ingelesez idazten den The Economist astekari ospetsuak nazioarteko harremanen eta ekonomiaren egunerokotasuna lantzen ditu mundu mailako ikuspegiaz. Mundu mailako hazkundeari buruzko txostena egin du, bertan 2050etako gora egingo duten merkatuan analizatuz. Haren arabera, Txina, India eta Indonesia nabarmenduko dira, baita Mexiko, Brasil, Vietnam eta Bangladesh ere.

Komunikabide honen talde adituak politika eta kazetaritza ikerketak erabiltzen ditu mundu mailako eragin sozioekonomikoa aztertzeko, aurreikusteko eta enpresak testuinguru posibleen ereduez hornitzeko. Pasa den astean argitaratutako dokumentuan, Txinako ekonomia 93 bilioi dolarrera iritsiko dela estimatzen da. Munduko handiena izango da, Estatu Batuak, India, Alemania eta Erresuma Batua atzean dituela.

‘Mundura Begira’-ren edizio berrian partekatutako aurreikuspenen ildotik, ekonomia menderatzaileen erdigunea Asia izango dela baieztatzen dute iragarpenek. Ekonomia hazkundea segurki bultzatuko duten sektoreak, honakoak barneratuko dituztenak izango dira: abiadura handiko Internet Mugikorra, Inteligentzia Artifiziala , Big Dataren analitika, Interneteko sistemak, Blockchain, Bioteknologia edo IoT (Gauzen Interneta). Teknologia hauek barneratzean, beste sektore batzuk ere haziko dira; hala nola, Finantza-sektorea, Nekazal sektorea eta Osasuna eta osasun-sistemari loturikoak.

Euskal enpresa-ekosistemak ezagun ditu giro hauek, aspaldi zentratu baitzituen bere estrategiak mundu mailako ekonomia eraikitzeko gako izango diren arloetara: Energia eta Klima, Teknologia eta Digitalizazioa, eta Osasun eta Gizarte laguntza. Arantxa Tapiak gogoratu bezala, Euskal Autonomia Erkidegoa Europako ekonomia irekienen artean dago. Bertako 5.000-tik gorako enpresa esportatzaileak instituzioekin bat datoz jasangarritasuna lehiakortasuna bultzatzeko garapen ekonomikorako eredutzat hartzean.

Klimaren Krisia eta Jasangarritasuna behingoz herrialde gehienetan kezka sortzen duten gaia dira. Euskal Autonomia Erkidegoan urteak daramatzagu arlo hauetan lan egiten, ez dugu ezinezkotzat jotzen Eusko Jaurlaritzak 2050erako proposatutako “zero garbira” heltzea, ekonomia eta gizartearen testuinguru guztietan karbonoaren zeharkako emisioak jaitsiz gero.

Egoera berri honen eraginen artean industria-giroa nabarmentzen da. Balio-katean igoera bat erraz lezakete Makinaria, Robotika eta Automotriz Industrietan goraka dabiltzan merkatuetako ekoizle askorentzat. Ekoizpenen alorrean zerbitzuak sortzeko gai diren enpresentzako aukera interesgarriak lirateke, baita Asiako merkatuetara euren I + D zerbitzuak lehiakortasunez eraman ditzaketen konpainientzat ere.

‘Mundura Begira’-n BasqueTradeko Zuzendariak adierazi bezala, “Asia bestelako ikuspegi batez begiratzeko unea iritsi da; eskualde honetako aukeretarako prestatu behar gara eta euskal enpresek apustu garbia egin beharko dute…”

Ondorio hauek eta beste hainbat aurreratu izan ziren SPRI Taldeko BasqueTraderen bidez Eusko Jaurlaritzak antolatutako enpresen Nazioartekotzerako ekitaldian, eta hurrengo “link”-etan kontsulta daitezke.