Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

  • Elkartu, Nazioarteko Gauzatu eta Pilotu programak dira, eta eskaerak aurkezteko epea zabalik dago urrira arte
  • Gainera, uda aurretik zabalik daude beste bi, Zabaldu eta Sakondu, 3,8 milioiko aurrekontua dutenak

Eusko Jaurlaritzak beste hiru laguntza abiarazi ditu euskal enpresak nazioartekotzeko eta 6,5 milioi euroko aurrekontua du horretarako. Elkartu, Nazioarteko Gauzatu eta Pilotu programak dira, eta izena emateko epea zabalik dago datorren urrira arte. Programa eta aurrekontu horiez gain, badira beste bi laguntza, Zabaldu eta Sakondu, 3,8 milioiko zuzkidura dutenak ETEei nazioartekotzen laguntzeko.

Irailean zabaldu direnetako bat Nazioarteko Gauzatu programa da, 5 milioi euroko partida du, eta bere helburua da euskal ETEak zein enpresa handiak atzerrian ezar daitezen sustatzea eta nazioartean duten posizionamendua hobetzea.

Programa honen bidez laguntza ematen zaie atzerrian dauden euskal enpresei ezarpenak (bai produkzio arlokoak eta bai produkzio-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak) egin, zabaldu eta berritzeko. Hala, babesa ematen zaie nazioartean sendotu daitezen eta kanpo-merkatuan duten presentzia indartu dezaten, horrela euren lehiakortasuna eta, beraz, euren etorkizuneko bideragarritasuna handitzeko.

Laguntzak interesik gabeko finantzaketa itzulgarriak dira, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 29an amaitzen da.

Elkartu programak 900.000 euroko aurrekontua du, eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu, helburutzat izanik enpresa arteko lankidetza bultzatzea nazioartekotzearekin eta aliantzen sustapenarekin lotutako proiektuetan, eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.

Laguntzak gastuen % 80rainokoak izan daitezke (gehienez 60.000 eurokoak) eta enpresek bat egin dezakete lankidetzan jardungo duten enpresa-taldeak sortzeko. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 20an bukatuko da.

Pilotu programak 400.000 euroko aurrekontua du, eta 50.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak eskaintzen ditu. Bereziki zuzentzen zaie nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei, proiektu horien bitartez euren nazioarteko posizionamendua hobetu dezaten.

Ekimen honen bidez, konpainiek posible dute atzerriko organismo publikoei euren gaitasunak erakustea eta eskala txikiko proiektu pilotuak prestatzea, gero bolumen handiagoko proiektuetan erreplikatu ahal izateko.  Eskaerak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.