Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

SPRIk “Invest in the Basque Country”-ren bidez parte hartu du GIC Global Investment Convention Atzerriko Zuzeneko Inbertsio Foroan.

SPRI Taldea harremanetan jarri da euren negozioa Amerikatik Europara zabaldu nahi duten 11 inbertitzailerekin, duela gutxi eginiko GIC Global Investment Convention Atzerriko Zuzeneko Inbertsio Foroaren esparruan. Enpresen garapenerako euskal agentziak Invest in the Basque Country arloaren bidez parte hartu du ekitaldi horretan.

Aurtengo edizioan, Foroa batez ere zentratu da Estatu Batuak, Kanada, Brasil, Argentina eta Txileko inbertitzaileetan. Hizpide hartu dira automozioa, manufaktura aurreratua, sektore aeroespaziala, IKTak eta Oil&Gas bezalako sektore industrialak.

Invest In The Basque Country SPRI Taldearen arlo espezifiko bat da, helburutzat duena atzerriko zuzeneko inbertsioa erakartzea Euskadira. Bere autonomia fiskalari eta zerga-sistema propioari esker, Euskadi eskualde onenetakotzat jotzen da negozioak egiteko.